Galbahe taldea, Aiaraldeko Ekintzen Faktorian

Data

26.05.10 - 26.05.10

Lekua

Araba - Laudio

'Galbahea' liburuko poemak musikatzeko sortu zen Galbahe taldea.
'Galbahea' liburuko poemak musikatzeko sortu zen Galbahe taldea. (IBAI ARRIETA)

Maiatzaren 10 arratsean kontzertu berri bat izango da Laudion kokatzen den Aiaraldeko Ekintzen Faktorian. 19.00etatik aurrera Galbahe taldea ariko da zuzenean 2025 urteko neguan argitaratu zuten ‘Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko’ diskoarekin.

Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean 12 eurotan. Aiaraldeko Ekintzen Faktoriko bazkideek, berriz, 10 euro ordainduta sartuko dira emanaldira.

Galbahea

Gotzon Barandiaran idazleak Susa argitaletxearen babesean 2024an argitaratu zuen ‘Galbahea’ liburuko poemak musikatzeko sortu zen Galbahe taldea. Liburuko poemak kantu bilakatu, eta disko formatuan ikusi zuen lanak 2025 urteko neguan.

Izan ere, zuzenekoetarako poemak musikatu dituzte, errezitaldi formatuan eskainiz taula gainean. Zuzenean entzungo diren kantuen hitz guztiak Galbahea poema liburukoak dira, denak Gotzon Barandiaranek idatziak ‘Wafa’ kanta ezik, Koldo Izagirrek sortua eta Joseba Tapiak musikatua bertsio originalean.

Diskoan hainbat kolaborazio batu dituzte, eta besteak beste Amets Aranguren, Gorka Urbizu, Maia Iribarne eta Gaizka Sarasola parte hartu dute kantuei kolore berezi bat emanez.

Galbahe

Zuzeneko emanaldietan seikote moduan taularatzen da Galbahe banda. Gotzon Barandiaran (ahots nagusia) gidariarekin batera, Lander Bilbao (gitarra), Mariana Blanco (biolina), Rafa Rueda (baxua, gitarra, teklatuak), Urdin Baraiazarra (Mandolina) eta Uxue Garcia (Biolina) aritzen dira zuzenekoetan. Laudion ere horrela taularatuko dira, soinu akustikoa duen emanaldi gozo bezain indartsuan.

Kokapena

Aiaraldeko Ekintzen faktoria
Aiaraldeko Ekintzen faktoria
Laudio. Araba

Loturak

Aiaraldeko Ekintzen faktorian

Galbahe