Gari, Legazpin eta Tolosan

Data

25.05.09 - 25.05.11

Lekua

Gipuzkoa - Tolosa

Gari, 30 urteko aldean.
Gari, 30 urteko aldean. (GORKA SALMERON)

30 urte bete berri dira Gari musikariak bere bakarkako bidea abiatu zuenetik Hertzainak taldearekin egindakoa amaitu eta gero eta hori ospatzeko kontzertu berezi batzuk jarri ditu abian musikari legazpiarrak. Alde batetik 1995 urtean argitaratu zuen diskoa berrargitaratu du binilo formatu ederrean, garaiko grabaketari moldaketek eginez, eta aitzakia horrekin zuzeneko bereziak eskaintzen ari da bakarkako saioetan. Asteburu honetan bi emanaldi eskainiko ditu. Maitzaren 9an bere sorterrian ariko da zuzenean Latxartegi Aretoa antzokian, non sarrera guztiak amaitu diren dagoeneko. Emanaldi honetan garaiko diseinu lanean lagun izan zuen Gorka Salmeron argazkilaria izango du ondoan, zuzenekoari baino solasaldia gehituz. Igande arratsean, berriz, Tolosako Bonberenean izango da hitzordua, 19.00etatik aurrera; sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago jarriko dira salgai aretoan bertan. Ez da aurresalmentarik izango.

30 urte

Elkar diskoetxeak argitaratu zuen Gariren lehen diskoa 1995 urtean, eta diskoetxe berak berrargitaratu du lana 2025 honetan, jatorrizko grabaketatik tiraka, baino gauza berriak gehituz. Diskoan entzun daitekeen base musikala originala da, 1995 urtean Aitor Ariñok Berrizko Lorentzo Records estudioan bertan grabatua, Mikel Irazoki, Victor Celada  eta Fran Iturbe musikarien eskutik. Ahotsak, ordea, ezabatuak izan dira, eta Garik berriro grabatu ditu Adunako Elkar estudio berrietan Victor Sanchez soinu teknikariarekin egindako saio berrietan. Horrela, Garik barruan zuen arantza kendu du, diskoak behar zuen ahotsa sartuz, azken emaitza borobilduz. Era berean, Miguel Moyano gitarra-jotzailearen zenbait gitarra linea gehitu dira, Garik egun duen soinura gerturatuz.

Maldanbera

Azken urteetan Maldanbera izeneko taldeaz aritzen da Gari zuzeneko emanaldietan. Miguel Moyano (gitarrak eta teklatua) musikariarekin aspaldi abiatu zuen harremana, eta bien artean gauzatu dute egungo soinua. Oier Aldekoa (baxua), Iker Lauroba (teklatua eta ahotsa) eta Alex Alonso (bateria eta programazioa) musikariek osatzen dute taldea egun. Formatu horretan taularatuko da Donostiako Miramar jauregian, maiatzaren 29 arratsean, Rulo y la Contrabanda, Valeria Castro eta Las Migas taldeekin osatuz afitxa. Emanaldi honetako sarrerak salgai daude atari digitalean.
https://tickets.oneboxtds.com/miramargauak/select/2376933

Kokapena

Bonberenea
San Esteban auzoa
Tolosa. Gipuzkoa

Loturak