Badator Gatiburen ‘Agur esan barik’
Data
25.12.06 - 25.12.13
Lekua
Bizkaia - Barakaldo

Alex Sardui, Gaizka Salazar eta Haimar Arejitak Gatiburen agur kontzertua iragarri dute. (Andoni CANELLADA | FOKU)
25 urteko ibilbidea osatuko duten honetan, Gatibu taldekoek agurra iragarri dute. «Nekea pilatu» zaie bide honetan eta, «gainbeheran hasi aurretik, modu naturalean eta denak ados egonda», beren ibilbideari bukaera emateko erabakia hartu du Gernikako talde beteranoak.
Hiru kontzertu eskainiko dituzte Barakaldoko BECen: abenduaren 6an (19.00), 12an (19.30) eta 13an (19.00). Azken bietako sarrerak agortuta daude, baina larunbata 6rako gelditzen dira.
Salgai daude Gatiburen atarian
Kokapena
BEC
Azkue kalea, 1
Barakaldo. Bizkaia