Greg Izor bluesmana Ermuako Lobiano kultur gunean
Data
26.10.17 - 26.10.17
Lekua
Bizkaia - Ermua

Urriaren 17an Greg Izor bluesmana Euskal Herrian izango da zuzenean kontzertu bakar bat eskaintzeko. Ameriketako Estatu Batuetako sustraiak dituen musikaren munduko ahots garrantzitsuenetakoa da egun, eta gurean zuzenean ikusteko aukera izango da Ermuako Lobiano kultur gunean burutuko da jazz blues zirkuituaren barnean, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluaren ekimenez. Arratsaldeko 20.00etan zabalduko dira ateak eta emanaldirako sarrerek 10 euroko balio izango dute. Aurrez antzokiaren atari digitalean eskura daitezke, eta egunean bertan antzokiko leihatilan bertan erosteko aukera izango da ere.
Greg Izor
Ameriketako Estatu Batuetako Vermont hirian jaioa, Greg Izor musika errepidean bizi izan da azken urte hauetan guztietan. Nagusiki blues tradizionalean du oinarria bere jarduna, baino ez dio muzin egiten soulari, swamp popa edota jazz zaharrari. Izan ere, Greg Izor harmonikaren maisu modernoetako bat da egun, eta bere estilo propioa sortu du nortasunez beteriko gau saio amaigabeetan ibili ostean. Gainera, hau guztia gutxi balitz, abeslari boteretsu eta showman handia da Greg Izor, eta bere emanaldi sutsu eta indartsuek zer esan handia eman blues komunikabide espezializatuetan. Egungo harmonika-jole handienetako bat da, eta Ermuan gertu-gertutik eta bizi-bizian ikusteko aukera izango da bere Blues 4et banda agertokian lagun. Lobianoko emanaldian 2024 urteko 'Sustained Winds' disko luzea aurkeztuko du, bai eta berriki kaleratu dituen 'Natural Born Jaywalker PTS.1 & 2' laneko bi kantuak joko ere, 2026 urte honetan argia ikusi duen bere estudioko azken emaitza.
Kokapena
Lobiano kultur gunea
Lobiano kultur gunea
Ermua. Bizkaia