(H)ilbeltza 12. ediziora iritsi da

Data

26.01.19 - 26.01.24

Lekua

Nafarroa - Arizkun

Iruñean egindako prentsaurrekoaren irudia.
Iruñean egindako prentsaurrekoaren irudia. (Naiz)

Literatura beltza erdigunean paratzen du (H)ilbeltza jaialdiak, eta hortik abiatuta, ekitaldi desberdinak antolatzen dituzte, herri desberdinetan. Aurtengo edizioan, 12.enean, Arizkun, Aniz, Irurita, Elizondo eta Erratzun burutzen ari da.

Hauek hurrengo egunetako ekitaldiak:

21, asteazkena: Ernesto Praten ‘Muga hautsien hegalak’ liburuaren aurkezpena eta bere trilogiaren nondik norakoak. Gidaria: Ainara Urriza. 19.00etan, Anizko elkartean.

23, ostirala: ‘Oraindik izen gabe’(Jose Julian Bakedano, 1986) filmaren proiekzioa eta solasaldia Nere Pagola eta Zigor Etxebesterekin. 19.00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean .

24, larunbata: ‘Basque noir edo euskal nobela beltza?’ mahaingurua Bea Salaberri eta Aingeru Epaltzarekin. Gidaria: Reyes Ilintxeta. 11.00etan, Arizkunenea kultur etxean. Elizondo.

Kokapena

Arizkun, Aniz, Irurita, Elizondo eta Erratzun

Arizkun. Nafarroa