’Heptameron’ lanaren seigarren atalaren irakurketa jarraitua, Erriberrin

Data

26.10.04 - 26.10.04

Lekua

Nafarroa - Erriberri

Margarita Nafarrokoa.
Margarita Nafarrokoa. (Jean CLOUET)

’Heptameron’ obraren seigarren atalaren irakurketa datorren igandean, urriaren 3an egingo da goizeko 10.00etan hasita, arratsaldeko 18.00ak arte, Erriberriko Udaleko plenoen aretoan. Bazkarirako eta herrian zehar ibilaldirako egingo da geldiunea.

Arratsaldean, irakurketarekin jarraitu aurretik, Koldo Azkonak ‘Bernat Exepare. Azken dokumentu historikoen argitan’izena duen hitzaldia emango du. Eguna Heptameron abesbatzak eskainitako errezitaldiarekin itxiko da.

‘L’Heptameron’ obra, errenazimenduko klasiko bat da, eta itzulpena, 2021an Fito Rodriguez eta Xabier Artola itzultzaileek sustatu eta Nafar Ateneoa batu zitzaion egitasmo baten baitan kokatzen da, zeinaren xedea maisulan hau bere osotasunean euskarara ekartzeaz gain, Margarita Nafarroakoari, idazle humanista eta aintzindari feminista gisa aitortza egitearena (Simone de Beauvoir berak aipatu bezala) ere bazuen.

2021 urtean hasi eta ordutik urtero atal bat itzuli eta atal horren irakurketa jarraitua antolatu izan da. Irakurketa jarraituaren egunean, jarduera osagarriak antolatu izan dituzte, hain zuzen Margarita Nafarroakoaren bizitza eta ibilbidea, baita kultura eta gizarteari egindako ekarpenak ezagutzera bideratuak.

Era berean, urtero emakume ilustratzaile bati egin zaio atalaren azalaren diseinuaren eskaera, Margarita Nafarroakoa beraien estilora marraztu zezatela galdekatuz. Aurtengoa, Leire Urbeltz ilustratzaile iruindarrarena da, karga sinboliko sendoa duena. Aurreko urteetakoak, Uxue Paskual, Begoña Durruty, Jone Taberna eta Dom Campistronek egin dituzte.

Irakurketan, nahi duen orok parte hartu dezake, pasarte bat irakurriz, entzule gisa eta baita bazkarirako izena emanda ere. Horretarako, beharrezkoa da heptameronaitzulpena@gmail.com.-ra idaztea, adieraziz nola parte hartu nahi duen.

Kokapena

Udala

Erriberri. Nafarroa