‘Herri argia, baserriko lanetik, gaurko kirolaria’ erakusketa zabalik Igorren

Data

23.05.15 - 23.05.19

Lekua

Bizkaia - Igorre

Erakusketan ikus daitekeen irudietako bat.
Erakusketan ikus daitekeen irudietako bat. (Gartzen MARTINEZ)

‘Herri argia, baserriko lanetik, gaurko kirolaria’ erakusketa irekita dago Igorreko Kultur Etxean ekainaren 19a bitarte.

2017. urte amaieran, Lanbidez argazkilaria da eta kirol emanaldietako erretratuetan aritua da Gartzen Martinez Sagarna. Sokatira, harri jasotzea, lasto botatzea, txinga erutea, sega, aizkora... hainbat txapelketetan irudiak egin eta jasotzen hasi zen. 2017. urte amaiera zen.
 
Aldi berean, herri kirolean diziplina ezberdinetako kirolariekin argazki saioak antolatu zituen. Bost urtean, 8.000 irudi inguru egin ditu, Bizkaian batik bat.

«Erakusketa honetan agertzen diren argazkiak bi testuinguru ezberdinetan sortu dira. Alde batetik plaza, frontoi eta probalekuetan ematen diren txapelketak dokumentatzen dituen irudietan, Gartzen, kamera eskuan, kontuz eta isilean kirolarien inguruan mugitu zen. Beste alde batetik diziplina ezberdinak islatzen dituzten argazki saioak daude; hemen aizkorak, harriek, trontzak, sokak... zeregin estetikoa betetzen dute», azaldu du Astrid Villanuevak erakusketaren esku-orrian.

Saio hauetan sortu dira kirolarien erretratuak ere. «‘Herri Argia’n agertzen diren irudiak zubi bat eraikitzen dute iraganaren eta gaurko munduaren artean. Lehengo tresnak, funtsezko ondasunak sortzeko erabili ziren, gaur egun herraminta hauek kirol elementu bilakatzen dira. Irudikatzen duten mugimendua bera da beste barik; gorputzen eta hauek daramaten tresnen desplazamenduaren lorratza», jarraitu du.

Bisita ordutegia goizeko 10.00etatik iluntzeko 20.45era da. Sarrera doan da.

Erakusketarekin batera herri kirol erakustaldia ospatuko ta ekainaren 17an arrastiko 19.00etan. Iparraldeko jokoak: Jose Martin Bustinza ‘Tubi’ eta Jon Loiola arituko dira. Aizkoran, berriz, Uxue Ansorregi eta Oihana Fernandez de Barren. Harrian Mikel Lopetegi ‘Urra’ren partehartzea iragarri da. 

Kokapena

Kultur Etxea
Elexalde 8
Igorre. Bizkaia