Hiriko Soinuak jaialdia asteburuan Barakaldon

Data

26.10.24 - 26.10.24

Lekua

Bizkaia - Barakaldo

Larunbat gauean ariko da Sueziako The Baboon Show taldea.
Larunbat gauean ariko da Sueziako The Baboon Show taldea. (ANDREASLANGFELD)

Asteburu honetan Hiriko Soinuak ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Barakaldon. Musika talde gazteei aukerak emateko asmoarekin sortu zen honako jaialdia, eta talde esanguratsuak eta bidea egiten ari diren bandak batuko dituzte zuzenekoetan. Guztira 150 musika taldek eman dute izena lehiaketan, eta lau izan dira sarituak: Somak, Cabaret, Ultimos Nomadas eta Mandarinas al Sol. Musika lehiaketan sarituekin batera, maila handiko musika taldeak ariko dira zuzenean ostiral zein larunbat arrats gauez, Toundra, Viva Belgrado, The Baboom Show eta Nuevo Catecismo Catolico. Emanaldi guztiak doakoak izango dira. 

Ostirala

Toundra eta Viva Belgrado izango dira ostiraleko talde protagonistak. Toundra Madril hiritik etorriko da 'Siete' disko berria besapean, musikalki post rock instrumentala jorratuz musika bidaiak diren atmosferetan barna. Viva Belgrado, berriz, Kordobatik datoz, eta post rock eta post hardcore giroetan kokatzen da banda, oihuak eta xuxurlak tartekatuz intentsitate handiko kantu oldarkor bezain emozionaletan. Lehiaketan parte hartu duten taldeek zabalduko dute jaialdia bi egunetan, eta ostiraleko egitaraua Somak taldeak irekiko du berriki kaleratu duten 'Lekuko bakarrak' diskoa aurkezten. Euskaraz abesten duen artista onenaren saria lortu dute aurtengo edizioan. Ondoren, Cabaret taldea ariko da zuzenean, aurtengo Hiriko Soinuak lehiaketaren irabazle nagusiak. Bizkaiko herri ezberdinetatik datoz taldeko lau musikariak, eta rock & rolla egiten dute. Laster izango dute lehen diskoa kalean.

Larunbata

The Baboom Show taldea izango da larunbateko kartelburu nagusia. Suediako Stockholm hiritik dator banda, baino dagoeneko esan dezakegu gutariko bat direla Euskal Herrian eskaini dituzten emanaldi guztiak kontuan izaki. Punk rock azkarra eta melodikoa jorratzen du bandak, zuzeneko ikaragarriaz. Beraien aurretik, Nuevo Catecismo Catolico taldea ariko da. 90. hamarkadaren hasieran sortu zen banda Donostian punk rocka eta rock & rolla lantzeko, eta etenik gabeko ibilbidean iritsi dira gaur egunera, bidean, zenbait taldekide aldaketa, eta ehunka emanaldi eskainita. Kontzertuak 19.30etan hasiko dira eta agertokira igoko den lehen banda Ultimos Nomadas izango da. Barakaldoko talde onenaren saria jaso du bandak aurtengo edizioan. Segidan Mandarinas al Sol taldearen txanda izango da, BBK-Berdintasun saria eskuratu duen laukotea. 

Bunker

Hiriko Soinuak jaialdiarekin batera Bunker ekimena burutuko da ostiraletik igandera bitartean. Jaialdian parte hartzen duten musikariekin solasaldiak, liburu aurkezpenak, disko eta liburu azoka eta kontzertuak antolatu dituzte hiru eguneko egitarau interesgarrian.

Urriak 23 Ostirala
19.30 Somak
20.10 Cabaret 
21.00 Viva Belgrado 
22.30 Toundra 

Urriak 24 Larunbata
19.30 Ultimos Nomadas 
20.15 Mandarinas al Sol 
21.00 Nuevo Catecismo Catolico
22.30 The Baboon Show 

Kokapena

Herriko plaza
Herriko plaza
Barakaldo. Bizkaia

Loturak

Hiriko Soinuak