Ingot Arteako herriko bentan
Data
25.04.13 - 25.04.13
Lekua
Bizkaia - Artea

Ingot taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du igande eguerdian Arratia bailarako Arteako herriko bentan. 13.30ean hasiko da kontzertua, eta bertan, Elkar diskoetxearen babesean kaleratu duten ‘Zuegaz’ diskoa aurkeztuko dute eguzkipean eta kale giroan eskainiko duten saioan. Emanaldia doakoa izango da, eta errefuxiatuen egoera larria salatzeko erabiliko da honako saioa.
Ingot
Itziar Ituño aktore eta abeslaria gidatzen du Ingot musika egitasmoa. 2017 urtetik martxan dagoen lagunarteko taldea da honakoa, eta lagunartean musika egitea xede duen banda. Izan ere, rock & roll koordenadetan dator laukotea, batzuetan giro popero eta melodikoetara bideratuz emaitza, eta besteetan erritmoak gogortuz, eta gitarrak distortsionatuz. Juan Pedro Salvador (gitarra), Roberto Figuero (baxua), Joseba Serna (bateria), Roberto Awanari (teklatuak), Itziar Ituño (ahotsa nagusia) dira Ingot, eta horrela taularatuko dira igande eguerdiz. Euskal Herrian ez ezik, gure mugetatik kanpo aritu izan dira kontzertu biran, eta Brasilen edo Perun eskaini dituzte saioak.
Zuegaz
‘Zuegaz’ taldearen iraupen luzeko lehen diskoa, da, eta bertan, hamabost kantu barneratu ditu bandak, eta Cd eta LP formatuan ikusi du argia plataforma digitaletan zintzilikatzeaz gain. Elkar zigiluaren babesean kaleratu da lana, eta aipatu bezala, rocka da diskoaren musika norabide nagusia. Abesteko unean bizkaitarrez aritzen da banda, eta hitzetan, besteak beste, zapalduekin elkartasuna, feminismoa eta antifaxismoa aldarrikatzen dute hitz borrokalarietan.
Kokapena
Arteako herriko benta
Arteako herriko benta
Artea. Bizkaia