Irudikaren egonaldiaren emaitza ikusgai dute Harriet Lennemanek eta Tania Manzanalek
Data
25.05.23 - 25.06.27
Lekua
Araba - Gasteiz

Harriet Lennemanek eta Tania Manzanalek joan den martxoaren 3tik Angulemako Citè Internationale de la Bande Dessinée, Zapopángo Casa del Autor eta Bilbaoarte Fundazioaren arteko egonaldi artistikoan egindako lana aurkeztu du ostiral honetan Irudikak –Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionala– Kordoi Etxean, Vital Fundazioaren egoitzan.
Irudikaren egonaldien programa Euskal Irudigileak elkartearen, Vital Fundazioaren, Lakuako Gobernuaren sustapenari esker gauzatzen da. Inaugurazioan, 2025ean hautatutako bi artistak izan dira, Elisabeth Perez, Kike Infame eta Estibaliz Zearsolo (Irudika), Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariarekin, Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatuarekin; Maria Nanclares Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziarekin batera eta Itziar Redondo, Gasteizko Gobernuko Kultura Sailaren izenean.
Harriet Lenneman Washington DCko ilustratzaile eta animatzailea da, eta gaur egun Berlinen bizi da. ‘The Raisin at the End of the Hotdog’ lana aurkeztu du, hizkuntzak ikasteko esperientzia ardatz duen lana, prozesu horretako akats, gaizki-ulertu eta umore guztia barne. Irudika egonaldia egin zuen bitartean, masterreko tesiaren proiektua garatu zuen: mundu osoko hizkuntza adierazpenak alderatzen dituen liburu ilustratua. Erakusketan bere hurrengo lanaren lau serigrafia dira ikusgai, eta horien bidez, adierazpen bat hitzez hitz interpretatuz gero, zentzugabea izan daitekeela aztertzen da.
Tània Manzanalek prentsako ilustratzaile eta animazioko hainbat proiektutan egin du lan. Liquidación Total, oraindik prozesuan dagoen animaziozko film labur bat Irudikaren erakusketan egongo da ikusgai. «Ameskeria moduko bat da, hainbat gairi buruzko hausnarketa egiten duena, hala nola, zoria, jolasa, errealitatea, pentsamenduaren egitura eta esperientzia. Sormen prozesuak berak, marrazketaren plazerak eta narratiba konbinatorio eta inprobisatuek ere ezinbesteko zeregina dute nire lanean», nabarmendu du.
Kartel ofiziala eta nazioarteko topaketaren 9. ediziorako sustapenerako erabiliko den animazioa ere ikusgai daude erakusketan. Lan biak sortu dira egonaldi honetan eta Harriet Lennemanek egin du kartela, eta Tania Manzanalek animazio-lana.
Era berean, Irudikak 2026ko egonaldietarako proiektuak aurkezteko epea ireki du, urriaren 1era arte. Egonaldiak 2026ko martxoaren 2tik maiatzaren 22ra bitartean egingo dira. Oinarriak irudika.eus webgunean kontsulta daitezke.
Irudikak Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren, Artium Museoaren, Angoulêmeko Udalaren, Citè Internationale de la Bande Dessinéeren, Zapopángo (Mexiko) Casa del Autor-en eta Bilbaoarte Fundazioaren laguntza ere badu.
Erakusketa ekainaren 27ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 08.30etik 14.00etara, Vital Fundazioaren egoitzan, Kordoi Etxean.
Grezia eta Finlandia, herrialde gonbidatuak
Irudika 2025 Artium Museoan egingo da 2025eko urriaren 23tik 25era. Topaketaren bederatzigarren edizioan Finlandia eta Grezia izango dira herrialde gonbidatuak. Mahai-inguru, tailer eta hitzordu profesionalek bi herrialde horietako proiektuak izango dituzte protagonista, betiere Euskadirekin lotura izanik eta Europako, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako beste leku batzuetako gonbidatuekin. Hainbat gai jorratuko dira, hala nola haurrentzako aldizkariak, sorkuntza-prozesuak, argitaratzeko modu alternatiboak edo ironia argitalpen-baliabide den aldetik.
Lehen aurrerapen honetan artistak, argitaletxeak eta eragileak daude, esaterako Under The Leaf-eko Juliana Hyrri, Marika Maijala eta Hikari Nishida Finlandiatik; Greziako Ifiyenia Kamperi eta Myrto Delivoria; Another Press-eko Maite Caballero eta Begoña Cubería Euskadikoak; Fanatic Female Frustration Zineko Lucile Ourvouai eta Editions Du Livreko Alexandre Chaize Frantziatik; AEBetako Steven Guarnaccia; Alemaniako Hairspray Magazineko Karla Paloma; eta Uruguaitik, Casa De Balnearioko German Di Pierro.
Sarrerak salgai daude webgunean. Plataforma horrek aukera ematen die sektoreko profesionalei beren lana erakusteko eta Irudika Komunitatearen bidez konektatzeko, baita Artiumen izango diren eduki eta hitzaldi guztietara sartzeko aukera ere.
Sarrera doan da.
Kokapena
Kordoi Etxea
Aiztogile, 24
Gasteiz. Araba