Izaki Gardenak, Hendaian eta Abadiñon
Data
25.01.17 - 25.01.17
Lekua
Lapurdi - Hendaia

Lau urte luzez kontzerturik eskaini gabe izan eta gero, Izaki Gardenak taldea bueltan da zuzenekoetara. 2024 urte amaieran ‘Orube’ diskoa kaleratu zuen bandak, eta disko berria kalean, urte berriarekin kontzertu bira jarriko du abian. Urtarrilaren 17an Hendaiako Borderline fabrikan ariko dira arratseko 20.00etatik aurrera. Igandean, berriz, Abadiñoko Amaraun Arte Fabrikan joko du bandak eguerdiko 13.00etan. Bi emanaldietarako sarrerak amaitu dira dagoeneko.
Orube
Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki. Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izenpean, lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak, musikalki taldeak aurrez abitu zuen bidean sakonduz, eta era berean territorio berrietan murgilduz. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) izango dira taula gaineko Izaki Gardenak.
Kontzertu bira
Disko berria aurkezteko sei kontzertuko bira txikia iragarri du banda. Asteburu honetakoak atzean utzita, urtarrilaren 23an Bilboko Kafe Antzokian ariko dira ostegun arratsez, eta urtarrilaren 25ean Totem aretoan joko dute. Otsailaren 6an Gasteizko Jimmy Jazz bisitatuko dute, eta 15ean Donostiako Intxaurrondoko Kultur Etxean izango dira lan berria besapean.
URTARRILA
17 Hendaia - Borderline Fabrika
19 Abadiño - Amaraun Arte Fabrika
23 Bilbo - Kafe Antzokia
25 Atarrabia - Totem aretoa
OTSAILA
06 Gasteiz - Jimmy Jazz aretoa
15 Donostia - Intxaurrondo Kultur Etxea
Kokapena
Borderline Fabrika
Borderline Fabrika
Hendaia. Lapurdi