Izan Bai, Pasai Donibanen eta Oñatin

Data

25.11.21 - 25.11.21

Lekua

Gipuzkoa - Pasai Donibane

 ‘Dena Galdu Baino Lehen’ diskoa aurkeztuko du bandak zuzenean
‘Dena Galdu Baino Lehen’ diskoa aurkeztuko du bandak zuzenean (IZAN BAI)

Izan Bai taldeak asteburu beroa izango du, eta bide horretan bi emanaldi eskainiko ditu.

Azaroak 21, ostiral arratsez, Pasai Donibaneko Kultur Aterpean ariko da banda zuzenean, 20.00etatik aurrera, eta larunbatez Oñatiko Antixenan jo du dute PTX Metal Fest jaialdiaren barnean, Basati eta Etorkizun Beltza taldeak agertokian lagun. 

Izan Bai

Ixak Arruti musikari usurbildarraren ekimenez sortu zen 2023. urtean Izan Bai taldea. Urteak atzera Mendueku Itxua, Izerberg, La Regadera edo Neona bezalako taldeetan ibili eta gero, bere musika sustraietara itzuli nahi izan du metal musika oinarri duen egitasmo berria martxan jartzean.

Lehen urratsa taldekideak batzea izan zen, eta egun Urtzi Olaziregi (baxua), Martin Larrañaga (bateria) eta Ibon Aginaga (gitarra) musikariak ditu alboan Arrutik. Taldekideek ere musika abentura ezberdinetan aritu dira, besteak beste, Mendeku Itxua, SOA, Krauusk edota Kudai taldeetan ibilitakoak baitira.

Taldea osatua lehen diskoa grabatzera sartu zen bada Zumaiako Ozen estudiora, eta bertan grabatu dira 2025 urteko urtarrilean argia ikusi duen ‘Dena Galdu Baino Lehen’ debuteko diskoaren abestiak. Berriki dokumental bat zintzilikatu du bandak Youtube kanalean lehen diskoaren grabaketa egunak bilduz estudioan, kantu sorkuntzatik grabaketara doan ordu erdiko laburmetraian.

PTX Metal FestL

Larunbatean (azaroak 20) Oñatin ariko dira zuzenean, Antixena gaztetxean eta PTX Metal Fest jaialdiaren barnean. Emanaldian Basati eta Etorkizun Beltza taldeak izango dituzte agertokian lagun, metala nagusi izango den gitarra zorrotzen gauean.

Gernikako Etorkizun Beltza taldea aspaldiko partez itzuliko da agertokira, eta Basati taldeak disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan. Emanaldia 19.00etan hasiko da eta sarrerak 8 euroko prezioa izango du (Langabetu eta ikasleek 3 euro). 

Kokapena

Kultur Aterpea
Donibane Kalea, 26-30,
Pasai Donibane. Gipuzkoa

Loturak