Janus Lester Elizondoko Lur aretoan

Data

25.05.03 - 25.05.03

Lekua

Nafarroa - Elizondo

Jokin Pinatxo musikariak gidatzen du Janus Lester banda.
Jokin Pinatxo musikariak gidatzen du Janus Lester banda. (GIN MUSIKA)

Pasa den neguan kaleratu zen Janus Lester musikariaren disko berria, eta bide horretan zuzeneko aurkezpenetan dabil banda azken boladan. Maiatzaren 3an Elizondoko Lur aretoan ariko dira zuzenean, udako bira abiatu aurretik egingo duten azken antzoki emanaldian. Kontzertua Bisai taldeak zabalduko du gaueko 20.00etan, besteak beste Pleura taldeko errautsetatik sorturiko egitasmo berria. Sarrerak Lur aretoaren atari digitalean eskura daitezke 15 euroen truke.

Lore

Jokin Pinatxo musikariak gidatzen du Janus Lester egitasmoa, eta bere ondoan zazpi laguneko banda sendo bat du. 2022 urtean argia ikusi zuen ‘Ez gaitzala loak harrapatu’ diskoari esker eman zen ezagutara musikari nafarra, eta geroztik ez da agertokietatik jaitsi. Bi urte luze eman ditu debuteko diskoa taularatzen, eta egitasmoaren sona handitu besterik ez da egin. Areto txikietan eman zituen lehen pausoak, eta denborarekin zaletuak pilatzen joan da, antzokiak betez eta herriko jaietan kantuak eztandaraziz.  Bigarren diskoak aurrera pauso bat eman du musikari nafarrak, eta ‘Lore’ izenpean argitaratu ditu kantu berriak. Musikalki aurretik abiaturiko bidean sakontzen du, baino badira berrikuntzak eta bestelako territorioak. Hasierako funk giroak atzean geratu dira, eta pop melodiak nagusitzen dira lan berrian. Izan ere, taldearen indar gune bat ahotsen lanketan dago, eta diskoan ederki erakusten du hori. Lur aretoan etxean bezala ariko da Janus Lester. Etxetik gertu, eta lagun eta zaleen aurrean eskainiko ditu kantu berriak.

Kokapena

Lur aretoa
Lur aretoa
Elizondo. Nafarroa

Loturak