Jon Ander Urrestiren ‘Kolapsoa’, Gasteiz, Sopela eta Donostian
Data
26.03.25 - 26.03.28
Lekua
Araba - Gasteiz

Udal Antzoki Sarearen Jim Aktual zikloaren barruan, Jon Ander Urrestik ‘Kolapsoa’ aurkeztuko du martxoaren 25ean, asteazkenean, 19.30ean (7-15 euroen artean), Gasteizko Jesús Ibáñez de Matauco antzokian. Antzezlan honek Sopelan (martxoak 27, 20.00) eta Donostiako Lugaritz areoa (martxoak 28, 19.30) ditu hurrengo hitzorduak.
Jon Ander Urrestik ekoitzitako euskarazko lan hau Matxalen de Pedrok zuzendu du, eta Txubio Fernández de Jauregui gasteiztarra, Maite Mugerza eta Jon Ander Urresti dira protagonistak.
Narrazioak publizitate-agentzia batean lan egiten duten hiru pertsona ditu ardatz. Edozer gauza saltzeko gaitasuna dute, baita behar ez dena ere. Baina bezero baten erantzunak ezusteko erabaki bat hartzera eramango ditu: produktu horri boikota egitea. Une horretan, aspaldi galdua zuten barneko txinparta berreskuratu eta estrategia erradikala sortuko dute: desazkundea saltzea, hau da, jendeak produkturik ez erosteko kanpaina egitea. Hala ere, sistemak ez du horrelakorik onartzen. Erdibide bat aurkitzen saiatzean, gero eta gehiago desorientatuko dira, merkatuak sortutako fikzio infinitu hori erortzen hasten den bitartean.
Kokapena
Teatro Jesús Ibáñez de Matauco
Gasteiz. Araba