Josetxu Piperrak eta Kruela Zaratamon

Data

25.08.09 - 25.08.09

Lekua

Bizkaia - Zaratamo

Josetxu Piperrak  eta The Riber Rock Band taldeko kideak.
Josetxu Piperrak eta The Riber Rock Band taldeko kideak. (JOSETXU PIPERRAK)

Asteburuan Zaratamoko jaiak ospatuko dira, eta gauero musika eskaintza ederra prestatu dute antolakuntzatik. Esaterako, Kruela eta Josetxu Piperrak taldeen emanaldiak izango dira gaueko 23.00etatik aurrera, garai zaharreko punk rock doinuak nagusituz agertoki gainean. Gaua borobiltzeko Gautegun erromeria ariko da goizaldeko ordu txikiak bitartean.

Erriberako punka

Piperrak talde esanguratsua izan zen 90eko hamarkadan, eta oraindik ere gure jai guneetan entzuten diren makina kantu utzi zituzten oroimenerako. Taldea 2000 urte inguruan desegin zen, baino duela zazpi urte taldearen abeslariak egitasmoa berreskuratu zuen Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band izenpean, non Piperrak taldearen kantu zerrenda oinarri bizi berri bat eman zion egitasmoari.

Nafarroako Erriberako punk taldeak sona handia izan zuen garaian kantu borrokalari eta festazaleak uztartuz, kantu alai, eta era berean oldarkorretan. ‘Mi primer amor’, ‘Kualkier dia’, ‘Ke le voy a hacer’, ‘Gora Sartaguda’, edo ‘Odio’ bezalako kantuak izan daitezke horietako batzuk, eta ‘Erriberako punka’ lelo pean egin ziren ezagun gurean zein atzerrian. Gaur egun, Piperrak taldearen kantu ezagunak eta aro berri honetan sorturiko abestiak jotzen dituzte zuzenean, horien artean  ‘Nadie al volante’ disko berriko kantuak, esaterako. 

Zakur zaharrak

Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat taldetan ibilitako musikariek osatzen dute Kruela taldea. Musikalki punk rockean kokatzen da banda, baino kantu batzuetan hardcore azkarrera gerturatzen dira ere, abiadura handiko abesti azidoetan. Emanaldi honetan ‘Volver’ diskoa aurkeztuko dute, atsedenaldi baten ondoren taldea bueltan dela aldarrikatuz inoiz baino ozenago.

Kokapena

Plaza
Plaza
Zaratamo. Bizkaia

Loturak