‘Kantuz’, Donostian eta 360º formatuan estreinakoz Ura Bere Bidean-en eskutik
Data
25.12.13 - 25.12.13
Lekua
Gipuzkoa - Donostia

Fair Saturday Fundazioaren ‘Kantuz’ kontzertua, Ura Bere Bidean proiektuaren proposamen berria, abenduaren 13an, larunbatean, 19.00etan izango da Illunbe – Donostia Arenan.
‘Kantuz’ formatu 360o-ko kontzertu sinfoniko murgiltzailea da, euskal musikako abesti handiak ikuspegi sinfonikotik berrinterpretatzen dituena. Ikuskizunak 26 artista eta talde euskaldun biltzen ditu Euskadiko Orkestrarekin batera, eta Fernando Velázquez konpositorearen zuzendaritza eta moldaketapean. Gainera, gonbidatutako abesbatzen parte-hartzea ere izango du.
Edizio honetan, gonbidatutako artistak hauek dira: Süne, Eider, Neomak, Amak, Idoia, Maren, Zetak, Olatz Salvador, Nøgen, Sua (Ane Barrenetxea), Eñaut Elorrieta, Skakeitan (Pello Armendáriz), Xabi Solano, En Tol Sarmiento, Zea Mays, Gozategi, Betagarri (Iñaki Ortiz), Mikel Urdangarin, Leihotikan, Urtz (Xabi Camarero), Sorotan Bele, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Anje Duhalde, Erramun Martikorena eta Urko.
Kokapena
Illunbe
Miramon Pasealekua
Donostia. Gipuzkoa