Kaotiko Oiongo jaietan
Data
26.08.28 - 26.08.29
Lekua
Araba - Oion

Abuztuaren 28 gauean Kaotiko taldea Arabako Oion herrian ariko da zuzenean Esker Onezko jaien egitarauaren barnean. Gauerdian taularatuko da banda herriko plaza nagusian, eta 25 urteko musika bidea errepasatuko dute agertoki gaineko saio bizian. Punk rock gau ero eta beroa izango da.
1999 urtetik martxan
1999 urtean sortu zen Kaotiko taldea Agurain herrian garaian Kaos Etiliko taldea desegitean, eta geroztik etenik gabeko bidea osatu du bandak ehundaka zuzeneko eta estudioko diskoak tartekatuz urte hauetan guztietan. Izan ere, une honetan taldearen 25. urtemuga ospatzen ari da banda agertokietan kontzertu bira luzean murgilduak, non taldearen bidea errepasatzen duten, bira honetarako espreski prestatu duten kantu zerrenda berezian.
Etenik gabeko musika bidean estudioko hamar disko kaleratu ditu Kaotikok, eta gainera taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko zuzenean grabaturiko diskoak osatzen dute boskoteren diskografia oparoa. Egungo zuzenekoak ‘XX5’ izeneko diskoan oinarritzen dira, non taldeak bere musika bidean egindako kantuak biltzen dituen grabaketa berrian, kantuek berezko oinarriak errespetatuz baino gaur egungo soinura egokituak. Oionen eskainiko duten emanaldian taldearen musika bidea errepasatuko dute, eta bide horretan 27 urteko musika bidea sartuko dute 90 minutuko punk rock eztanda bizian. Hortaz, ez dira faltako taldearen kantu ezagunenak, tartean, ‘Otra Noche’, ‘Adrenalina’, ‘Juerga’, ‘Oh Caroline’, edota ‘Preso 2023’ bezalako kantu esanguratsuak.
Kokapena
Plaza
Plaza
Oion. Araba