Keia, bira amaiera Oñatin eta Donostian
Data
25.11.14 - 25.11.14
Lekua
Gipuzkoa - Oñati

Keia taldeak bira amaiera iragarri berri du eta bide horretan azken bi emanaldiak eskainiko ditu azaroan zehar. Horietako lehena Oñatin izango da ostiralean Antixena gaztetxean, eta bira azaroaren 21 arratsean itxiko dute Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean. Aukera ederrak beraz, moldaera anitzeko rock doinuak entzuteko.
Keia
Ane Arruti musikari zarauztarrak jarri zuen martxan Keia egitasmoa 2021 urtean. Aurretik, bakarkako saioak eskaintzen zituen Arrutiko Intxaurrak izenpean, eta bere musika janzteko erabakiak keia egitasmoaren sorrera ekarri zuen. Horrela, kideak batu, eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra), Egoitz Olalde (bateria) eta Iñigo Ibarrondo (Baxua) musikariekin osatu zuen laukotea. Beraz, bakarkako egitasmoa zena, banda izaera hartu zuen eta azken urte hauetan guztietan formazio horrekin aritu izan dira kantuak sortzen eta kontzertuak jotzen 2022an debuteko ‘Erregaia’ diskoak ikusi zuen argia, aro berriaren lehen kantuak batuz. Berako Atala estudioan grabatua izan zen Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean, eta auto-ekoizpen bidez plazaratu zen. 2024 urte amaieran berriz, taldearen bigarren lana argitaratu zen ‘Zamalanak’ izenpean, non taldeak urrats bat aurrera eman zuen, rock musika sustrai beti ere, musikalki bestelako territorioetan barneratuz. Bigarren lana, Usurbilgo Haritz Harreguyrekin grabatua izan zen, eta zortzi kantuz osatua zetorren
Azken emanaldiak
Urtebetez diskoa taularatzen izan eta gero, taldeak azken bi emanaldi eskainiko ditu azaroan zehar. Ostiralean etxean ariko dira, Oñatiko Antixena gaztetxean, non Nabasi taldearekin ariko diren 19.00etatik aurrera. Oñatin bertan entseiatzen du laukoteak, Eltzia gunean, eta Antixenan bertan eman zuen lehen kontzertua, beraz, emanaldi berezia izango da ziur. Azaroaren 21ean, azkenik, Donostiako Tabakaleran dagoen Kutxa Fundazioa Klubean joko dute, honakoan, 20.00etatik aurrera, Kattalin eta Nenufarrak taldea afitxean lagun. Bi emanaldi hauek jo eta gero, lozorroan sartuko da banda.
Kokapena
Antixena gaztetxea
Antixena gaztetxea
Oñati. Gipuzkoa