Kokein, lagunartean Gasteizen
Data
25.11.08 - 25.11.08
Lekua
Araba - Gasteiz

Kokein taldek 25 urte bete berri ditu musika errepidean, eta hori ospatzeko emanaldi berezi bat eskainiko du Gasteiz hiriko Izaskun Arrue Kulturgunean. ‘Bidea da helmuga’ izenpean datorren kontzertuan musika bidea errepasatuko du bandak, 2000 urteko debuteko diskotik pasaden urtean argitaratu zen diskora bidai eginez. Gainera, ez dira bakarrik egongo agertokian, eta hainbat gonbidatu izango dituzte lagun emanaldian zehar. Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Joseba Baleztena, Nakar, Zea Mays, Eraso! eta Mursego. Sarrerak aurrez 15 euroen truke eskuratu daitezke IAK kulturgunean bertan, eta sarean gunearen atari digitalean.
Kokein
1999 urtean eman zituen lehen pausoak Kokein taldeak Eibarren. Musikalki rock giroak landu dituzte urte hauetan guztietan, bidean, etengabeko garapena izan dutelarik, beti ere sustraiak galdu gabe. Rock sutsutik, giro poperoagoetara, stoner giroak alboan utzi gabe, taldeak unean unekoa egin du, nahi izan dutena izan dituzten aro ezberdinetan. Bidean estudioko zortzi disko argitaratu ditu bandak, eta ehunka zuzeneko kontzertu Euskal Herria zeharkatuz goitik behera. Egun, Haritz Lete (bateria eta azpi-ahotsa), Jatsu Argarate (gitarra), Zaloa Urain (ahots nagusia), Iker Saenz Zaitegi (gitarra eta azpi-ahotsa) eta Edu Arginzoniz (baxua) musikariek osatzen dute banda.
Bidea da Helmuga
Kokein taldearen estudioko azken diskoak 2024 urtean ikusi zuen argia Balaunka diskoetxearen babesean. Diskoaren lehen zatian taldearen bost kantu berri sartu zituzten, egungo Kokein taldearen erakusgarri bezala. Bigarren aldean, berriz, musikari lagunek egindako bost kantu moldaketa. Miren Narbaiza, Ander Mujika eta Joseba Baleztena musikariek hiruko moduan grabatu zuten ‘Gora Begiratzean’ abestia. Nakar taldeak ‘Zain egon gabe’ abestia giro elektronikoetara eraman zuen, eta Zea Mays taldeak Kokein taldearen kantu ezagunetariko bat den ‘Lotua egon arren’ moldatu zuen. Azkenik ‘Itzalak’ abestiak Eraso! taldearen zigilua eraman zuen, eta Mursegok ‘Ate joka’ eraberritu zuen bere erara. Gasteizeko emanaldian aipaturiko guztiak izango dira agertoki gainera, Kokein taldearen ondoan ariko direlarik saio berezi honetan.
Kokapena
Izaskun Arrue Kulturgunea
Izaskun Arrue Kulturgunea
Gasteiz. Araba