Kultura Uztartuz ekimena Hondarribian
Data
26.07.09 - 26.07.12
Lekua
Gipuzkoa - Hondarribia

Uztailaren 9, 10, 11 eta 12an Kultura Uztartuz ekimena burutuko da Hondarribian, musika, antzerkia, dantza, zinema eta bestelako kultur ekitaldiak batuz lau eguneko egitarau dotorean. Musikari dagokionean eskaintza ederra prestatu da, eta egunero zuzeneko emanaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango da herrian zehar jarri diren agertokietan. Emanaldi guztiak doakoak eta kale girokoak izango dira.
Osteguna
Amaia Miranda eta Guadalupe Plata taldeak izango dira lehen eguneko protagonistak. Arratsaldeko 19.00etan joko du Mirandak, eta 'Cada vez que te veo lo entiendo' diskoa taularatuko du Hondarribian. Gurean askok, Gorka Urbizuren bandan aritzeagatik ezagutuko dute, baino bere bakarkako bidea disko ederrez osatua dago. Izan ere, 2017an plazaratu zituen lehen kantuak abeslari bilbotarrak, eta geroztik bere musika bidea bestelako proposamenekin tartekatu ditu. Kantu biluziak lantzen ditu, gitarra eta ahotsez, atmosfera eta giro lehun bezain bortitzak sortuz. Guadalupe Plata, berriz, bestelako giroetan dator, bluesa sustrai, garagea, psikodelia eta rocka uztartuz Jaengo Ubeda herritik.
Ostirala
Ostiral arrats gauean Amorante eta Gailu taldeak ariko dira zuzenean. Amorante 20.00etan taularatuko da Baluartean eta 22.00etan igoko da Gailu taldea Kasino Zaharreko agertokira. Ibon Urizar da Amorante, eta urteak daramatza 'one man band' eran kontzertuak eskaintzen herriz-herriz. Bakarka taularatzen den arren, makina musika tresna ditu ondoan, herri musikatik abiatuz, gaur egun bogan diren erritmo berrietara bidaiatuz pedal eta elektronika lanabesei esker. Gailu taldeak, berriz, 'Bizi eta ixo' diskoa aurkeztuko du bere zuzenekoan, hip hopa, punka, funka eta bestelako doinuak uztartuz koktelera koloretsuan.
Larunbata
Bertako musikariek ere izango dute tartea Kultura Uztartuz ekimenean eta bide horretan larunbat arratsean The Iiingles taldearen emanaldia programatu da Kasino Zaharrean arratseko 19.00etatik aurrera. Hondarribiako taldea albiste da egunotan 'Erraietakoa' lehen diskoa plazaratu berri dutelako, eta disko horretako kantuak izango dira nagusi eskainiko duten emanaldian pop eta rock soinuetan barna. Giroak lasaituz Lorena Alvarez abeslari asturiarrak hartuko du txanda Gipuzkoa plazako agertokian, folk giroko doinu akustikoak eskainiz 21.00etatik aurrera. Gaualdia borobiltzeko Lukiek taldeak Kasino Zaharrean joko du 23.00etan, musikalki 90. hamarraldiko rock alternatiboan sakonduz energiaz beteriko kontzertu sutsuan.
Igandea
Igandea arratsean Pedro Pastor abeslari madrildarra izango da protagonista, eta '10 Locos años descalzos' kontzertu biraren barnean izango da Hondarribian bere banda lagun musika bidean daraman hamarkada ospatuz gurean. Izan ere gazte abiatu zen Padro Pastor musika munduan, gitarra eskuan kantautore bezala eman zituen lehen pausoak 2016 urte inguruan Los Locos Descalzos banda osatu zuen arte. Geroztik elkarrekin aritu dira, afrikar musika, rumba, hip hopa edo bestelako doinuak zabaltzen. 20.00etan igoko dira Kasino Zaharreko agertokira, eta kontzertu honekin amaituko da Kultura Uztartuz ekimena.
KULTURA UZTARTUZ - HONDARRIBIA - EGITARAU OSOA
Uztailak 09 Osteguna
AMAIA MIRANDA - 20:00 - Baluartea
GUADALUPE PLATA - 21:30 - Kasino Zaharra
FAISAIEN IRLA - Kale zinema - 22:30 - Gipuzkoa plaza
Uztailak 10 Ostirala
MUSIK&ARTS “ANIMALIAK” - 18:00 - Gipuzkoa plaza
AMORANTE - 20:00 - Baluartea
GAILU - 22:00 - Kasino Zaharra
Uztailak 11 Larunbata
ARTE ESPAZIOAK EZAGUTUZ - 11:00 - Madalenetik Arma Plazara
IOI Haatik dantza konpainia - 13:00 - Arma Plaza
MAKERS ITINERANTES Oscar Gómez Mata-L’Alakran konpainia - 17:00 - Arma Plaza
IIINGLES - 19:00 - Kasino Zaharra
LORENA ALVAREZ - 21:00 - Gipuzkoa plaza
LUKIEK - 23:00 - Kasino Zaharra
Uztailak 12 Igandea
EGO EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA - 12:00 - Itsas Etxea Auditoriuma
GOTA - Clown eta magia - 18:00 - Arma Plaza
PEDRO PASTOR - 20:00 - Kasino Zaharra
Kokapena
Kasino Zaharra
Kasino Zaharra
Hondarribia. Gipuzkoa