Kumbia Queers eta La Basu Donostiako Dabadaban

Data

23.06.25 - 23.06.25

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Kumbia Queers, Argentinatik Euskal Herrira
Kumbia Queers, Argentinatik Euskal Herrira (KUMBIA QUEERS)

Kumbia Queers talde argentinarra Euskal Herrian izango da kontzertu bakarrean. Donostiako Dabadaba aretoan izango da hitzordua ekainaren 25 gauean eta emanaldia zabaltzen La Basu ariko da, Bilbotik. Gaueko 21.00etan hasiko da emanaldia eta erritmo bero eta dantzagarriak nagusituko dira gaualdian zehar. Sarrerak Dabadaba aretoaren webgunean eskura daitezke hamahiru euroen truke. Egun berean 16 euro ordaindu beharko dira. San Juan jaiak bete-betean diren honetan, Dabadaba aretoak su hartuko du bi proposamen bero eta dantzagarri hauekin.


Kumbia Queers

Argentinako punk muguimenduko bost emakume musikariek sortu zuten Kumbia Queers taldea 2004 urte inguruan. Jolas bat bezala hasi zena, errealitate bilakatu zen denborarekin, eta gandorrak alde batera utzi gabe, koloredun alkandorak nagusitu ziren taldearen jantzietan. Gitarra zorrotzak perkusio eta marakengatik aldatu zituzten, kantuen hitz aldarrikatzaile eta borrokalariak alde batera utzi gabe.

Geroztik, etenik gabeko musika bidea egin dute, kontzertuak eskainiz eta diskoak argitaratuz urte hauetan guztietan. Zuzeneko emanaldietan punk jarrera nagusitzen da oraindik orain, beti ere, gerriak astintzeko gonbita luzatuz. 2019an ikusi zuen argia taldearen estudioko azken emaitza den ‘La Oscuridad Bailable’ eta disko hori aurkezteko biran gurean izango dira kontzertu bakarrean. Besapean azken kantua ekarriko dute, ‘Descalzas en la Pista’ izeneko kantu beroa. Aurretik espainiar Estatuan zehar ariko dira, eta Donostiako emanaldiaren ondoren Europara bidaiatuko dute Suitza eta Alemania bisitatzeko.


La Basu

Elena Caballero da La Basu, eta hogei urte baino gehiago daramatza musika errepidean. Rap giroetan abiatu zuen bidea, euskaraz eta gazteleraz osaturiko errima eta erritmoak uztartuz, garaian gurean oraindik ere hip hop mugimendua undergroundean zegoenean. Egun, dozenaka dira rapean aritzen diren musika proposamenak, eta mugimenduak foko argitsuetatik kanpo jarraitzen badu ere, eszena interesgarri bat bada gurean. 2019an ikusi zuen argia La Basuren estudioko azken lana ‘Gerra’ izenpean, Baga Biga diskoetxearen babesean. Berriki ‘True’ izeneko kantua zintzilikatu du plataforma digitaletan, Masta Quba, P. Jaguar eta Dj Ibairekin elkarlanean egindakoa.

Kokapena

Dabadaba aretoa
Dabadaba
Donostia. Gipuzkoa

Loturak