‘La Divina Commedia’ inspirazio iturri hartuta erakusketa Durangon

Data

23.05.25 - 23.07.02

Lekua

Bizkaia - Durango

Sortzaile ugarik parte hartu dute erakusketan.
Sortzaile ugarik parte hartu dute erakusketan. (DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA)

‘La Divina Commedia’ erakusketak ateak ireki ditu Durangoko Arte eta Historia Museoan. Euskal artistek, estatukoek zein nazioartekoek Danteren testuan oinarrituta erakusketarako propio sortu dituzten lanak jarri dira ikusgai. Massimiliano Tonelli (Brescia, Italia, 1952) artista, poeta, kritikari eta komisarioak gidatutako erakusketa kolektiboa da.

Dante Alighierik idatzitako lana da erakusketaren oinarria, erakusketa hau sortzeko hainbat artista elkartzen dituen arrazoia. 1304 eta 1321 artean idatzitako ‘La Divina Comedia’k, Dantek Infernuan, Purgatorioan eta Paradisuan zehar egindako bidaia kontatzen du, Virgilio poeta erromatarrak gidatua. Bidaia honetan bere nortasuna aurkituko du.

Infernua, purgatorioa edo zerua ongi etorriak izango dira erakusketa honetan. Parte hartu duten egileen artean Magdalena Albendea (pintura), Milo Bianca (grabatua), Teresa Refer (eskultura), Alberto Muñoz (collage eta poeta), Carlo Lauricella (instalazioa), Natividad Navalon (kontzeptuala), Arianna Oddo (instalazioa), Chema Prieto (argazkia), Daniel Tejero eta Raquel Barrionuevo (instalazioa), Massimiliano Tonelli (instalazio-permorfancea) eta Maria Jose Zanon (eskultura) aipa daitezke.

Danteren testuek era guztietako artistengan eragin eta inspiratu dute azken 700 urteotan: margolariak, eskultoreak, poetak edota musikariak. Hori dela eta, erakusketa honek poeten, musikarien eta zine forumaren emanaldiak izango ditugu ikusgai.

Ekainaren 1ean 18.30ean Massimiliano Tonelliren hitzaldi-zine foruma iragarri da. Ekainaren 15ean, 19.00etan. Jon Antonen eskutik piano kontzertua museoaren atzeko lorategian. Museoaren barruan euria bada.

Erakusketa hau 2021ean zen egitekoa, azken liburuaren argitalpenaren 700. urteurrenean, baina izurria dela-eta atzeratu beharrean izan zen. Uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Asteartetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik  20.00etara bisita daiteke. Larunbatatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara eta igandeetan 11.00etatik 14.00tara.

Sarrera doan da.

Kokapena

Durangoko Arte eta Historia Museoa
San Agustinalde, 16
Durango. Bizkaia