La Jodedera Sopelan

Data

23.06.30 - 23.06.30

Lekua

Bizkaia - Sopela

La Jodedera taldeak erritmo dantzagarriak eramango ditu Sopelara
La Jodedera taldeak erritmo dantzagarriak eramango ditu Sopelara (IDOIA ZABALETA)

Sopelako jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean egunero kontzertuak izango dira, eta musikalki askotarikoa izango da eskaintza. Ekainaren azken egunean La Jodedera taldea ariko da arratseko 20.00etatik aurrera, karibeko erritmo beroak eta Euskal Herria tropikala uztartuz beraien kantuetan. Izan ere, La Jodedera taldeak uztaila beroa izango du, makina emanaldi hitzartu baitituzte han-hemen. Bide horretan, San Fermin egunean Pasai Antxon ariko da taldea, 13an Donostiako portuan Karmen jaien barnean, 15 gauean Trintxerpera eramango dituzte kantuak, eta 16 arratsean Nafarroan izango dira, Ituren herrian. Azkenik, uztailaren 26an Astigarragako jaietan joko dute, eta 31ean Andoainen, Etxeberrieta auzoan.

Euskal Herria - Kuba

Kubako eta Euskal Herriko musikariek bat egiten dute La Jodedera taldean, non musikalki, Karibeko erritmo beroak diren nagusi, tartean, sona, salsa, kumbia, chachacha, edota merengea. Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa), Oscar La Habana (treseroa), Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) dira taldeko bizkar hezurra, baino batzuetan musikari gehiago batzen dira zuzenekoetara.

Helburu argi batekin sortu zuten La Jodedera: entzuleak dantzan jartzea. Horretarako, kantu propioak sortzeaz gain, Euskal Herriko zein Kubako abesti ezagunetara jotzen dute, betiere ukitu pertsonala emanez. Bidean estudioko lau disko plazaratu dituzte, guztiak auto-ekoizpen bidez, eta ehundaka izan daitezke taldeak eskainitako emanaldiak. Kale kantoietan, txosnagunean edo plaza zabalean.

Kokapena

Txosnagunea
udaletxea
Sopela. Bizkaia

Loturak