Larunbatean, Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioa

Data

24.05.18 - 24.05.18

Lekua

Nafarroa - Arizkun

Olatz Salvador
Olatz Salvador (MAKOKI)

Maiatzaren 18an egingo da Arizkun Rock jaialdiaren azken edizioa. Antolakuntzak jaialdiaren amaiera iragarri du, eta azken hau Arizkun herriko plazan gauzatuko da gertuko formatu txikian. Izan ere, bestelako giroetan dator azken dantza hau, ohiko rock giroak alde batera utzita, giro akustiko eta dantzagarriagoetara bideratuz gaualdia.

Bide horretan, Olatz Salvador eta Olaia Inziarte musikariek set akustikoak egingo dituzte, eta eguneko ginda Zigor DZ eta Xabi Solano bikoak jarriko dute, Esne Beltza taldeko kideak. Kontzertu guztiak doakoak izango dira eta 19.00etan hasiko dira, gauerdian amaitzeko musika festa.

Olatz Salvador

Disko berria labean duen honetan, Olatz Salvador hurbileko formatuan ikusteko aukera izango da Arizkunen. Ohikoan alboan izaten duen banda alde batera utzita, gitarra akustikoa lagun taularatuko da emanaldi honetan, kantu biluziei bide emateko. Orain artean argitaratu dituen bi diskoetako kantuen bilduma bat ekarriko du besapean, eta nork daki disko berriko kanturen bat entzuteko aukera izango den ere.

Olaia Inziarte

Denbora bat da Olaia Inziarte agertokietatik kanpo dela, baino ez du huts egin zita berezi honetara. Pasaden urtean eskaini behar zuen emanaldia toki berean, baino jaialdia bertan behera geratu zen. Disko bakarrarekin hautsak harrotu ditu musikari nafarrak, eta kasu honetan ere bakarkako formatuan taularatuko da emanaldi honetan, kantuak sortu ziren bezala azalduz jendaurrean.

Xabi Solano & Zigor DZ

Esne Beltza taldeko kideak dira Xabi Solano eta Zigor DZ, eta Esne Beltza taldearen kantu zerrendarekin osatzen dute nagusiki saioa biko formatuan. Duela hilabete batzuk taldearen amaiera iragarri zuten musikariek, eta uda beroa izango dute laster. Bitartean, formatu txikian gozatzeko aukera emango du emanaldi honek, gaualdia borobiltzeko modu ezin hobea.

ORDUTEGIAK
19.30 - OLATZ SALVADOR [Akustikoan]
20.30 - OLAIA INZIARTE [Akustikoan]
22.00 - XABI SOLANO & ZIGOR DZ

Kokapena

Plaza
Plaza
Arizkun. Nafarroa

Loturak