Larunbatean Lazkaon Aho Lehor Fest jaialdia
Data
26.10.10 - 26.10.10
Lekua
Gipuzkoa - Lazkao

Urriaren 10ean Aho Lehor Fest jaialdia ospatuko da Lazkaoko Skate parkean. Aurtengorako ere kartel ederra prestatu dute, non Euskal Herriko zein atzerriko bost talde ariko diren zuzenean 19.00etatik aurrera. Jaialdiaren seigarren edizioa doakoa izango da, eta musikalki punka, 70. hamarkadako rocka eta hardcore bizia entzungo dira kale giroko emanaldian. Gaualdia borobiltzeko pintxada izango da Malantza tabernan, eta bertan Rocky Violencia eta Esnupi kantu jartzaileak ariko dira.
The Prize
The Prize taldea Melbourne (Australia) hiritik dator, Europatik zehar egiten ari diren kontzertu biraren barnean Euskal Herrian eskainiko duten emanaldi bakarrean. Musikalki power popetik edaten dute, punk rock giroetara biratuz kantuak gogortzean, eta dantzagarri bilakatuz new wavea laztanduz. Eraginen artean, Cheap Trick, Thin Lizzy, Blondie, The Pretenders eta Tom Petty aipatzen dituzte, naiz eta taldeak nortasun propioa izan.
Sick Shooter
Herbeheretatik dator Sick Shooter banda, eta 80. hamarkadako garage punketik edaten du nagusiki, kantu zikin eta era berean melodikoak landuz. Talderen bitxitasunen artean baxu jotzailerik ez dutela da, eta hala ere erabatekoak bezain indartsuak dira taldearen base erritmikoak, beti ere, gitarrek presentzia handia dituzten kantuetan.
Taqbir
Aurtengo afitxean talde bitxirik bada, Taqbir laukoea da hori. Marokotik dator banda eta abestu ere dariyaz (Marokoko arabieraz) egiten dute. Nao abeslaria Bartzelonan bizi da egun, 2018an etxetik alde egin ondoren jasaten ari zen errepresioa medio. Izan ere, taldearen emanaldi asko maskaraturik egiten dituzte, taldekideen identitateak ezkutatu nahiean. Musikalki Hardcore zuzena eta bortitza jorratzen dute, zapalkuntza patriarkalaren aurkako letrekin.
Orsini
Euskal Herriko bi talde ariko dira Aho lehor festibalean. Horietako lehena eta berriena Bilbon sortutako Orsini da. 2024 urtean hasten dira taldearen lehen entseguak musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariez, eta 2026 honetan argitaratzen da 'Ezin atera' lana, taldearen debutekoa. Rocka oinarri, melodia poperoak lantzen ditu banda, kantu azkar eta zuzenekin. Azaroan Europan barna hamalau emanaldi eskainiko ditu bandak gune okupatu eta areto alternatboetatik barna.
Barrrk
Azken boladan zer esan ugari ematen ari da Barrrk taldea. Pasaden urteko neguan 'Walking About' diskoa argitaratu zutenetik kontzertuz kontzertu dabil banda, eta Lazkaon ziklo bat itxiko dute eskainiko duten kontzertuarekin, izan ere, taldeak berriki iragarri du disko berria kaleratuko duela laster. Beraz, lehen diskoko kantuekin batera, abesti berriren bat entzun ahalko da Larunbateko emanaldian.
Kokapena
Lazkao Skate park
Lazkao Skate park
Lazkao. Gipuzkoa