Leihotikan eta TOC, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean

Data

24.04.19 - 24.04.19

Lekua

Gipuzkoa - Azpeitia

Egiun Leihotikan taldea osatzen duten bost kideak
Egiun Leihotikan taldea osatzen duten bost kideak (MARTA CONTIN ZAPATERO)

Apirilaren 19an Leihotikan eta TOC taldeak zuzenean ariko dira Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. Leihotikan taldea izango da gaueko kartel burua, ‘Etorkizuna Ginenean’ diskoa aurkeztuz. Emanaldia TOC talde bizkaitarrak zabalduko du gaueko 22.30ean. Sarrerak aurrez Kulturaz atari digitalean eskura daitezke 13 eurotan.


Leihotikan

1994an abiatu zuen Leihotikan taldeak bere musika bidea Iruñea zaharrean eta ordutik ez dira agertokietatik jaitsi. Gorka (Ahotsa), Patxi (gitarra), Aitor (Baxua) eta Titi (bateria) izan dira Leihotikan urte hauetan guztietan zehar, eta 2021 urtetik Mikel Goitisolo (bateria) sartu da taldean zuzeneko batzuetan Titi ordezkatuz.

Musikalki hardcore melodikoan eta punk rock mugimenduan kokatzen da banda, Kaliforniako eraginak beti presente, baina Nafarroatik egina. GOR diskoetxea desegin ondoren, autoekoizpenaren bidea hartu du taldeak, horrela, Txorimalo! Records argitaletxea sortuz azken disko hau argitaratzeko. Musika bideko zortzigarren estudioko lana da ‘Etorkizuna Ginenean’.

TOC

Musikalki 90. hamarraldiko rock musika lantzen duen banda da TOC. Gitarra zorrotz eta distortsionatuak, base erritmiko oldarkorra, eta ahots zikin bezain indartsuaz, kantu ilun eta atmosferikoak lantzen dituzte. Taldeak zenbait lan kaleratu ditu formatu digitalean, eta ‘Zidazun’ izena darama estudioko lehen emaitza luzeak. 2022ko neguan ‘Bat barik ez dauz bi’ lana kaleratu zuen bandak, eta une honetan lan hau ari dira taularatzen. 2023aren amaieran ‘Azken Berbak’ kantua kaleratu zuen taldeak, Malakiasekin elkarlanean egindakoa.

Kokapena

Sanagustin Kulturgunea
Plaza nagusia
Azpeitia. Gipuzkoa

Loturak