Lendakaris Muertos Iruñean eta Ortuellan

Data

24.05.11 - 24.05.11

Lekua

Bizkaia - Ortuella

Disko berria aurkeztuko du Lendakaris Muertos talde nafarrak.
Disko berria aurkeztuko du Lendakaris Muertos talde nafarrak. (LENDAKARIS MUERTOS)

Urte berriarekin batera Lendakaris Muertos taldeak ‘Mucho asco (casi) todo’ disko berria plazaratu zuen, taldearen musika bidean estudioko bederatzigarren lan luzea. Lan berriarekin batera kontzertu bira jarri du abian, eta bide horretan asteburu honetan Euskal Herrian aurkeztuko dute lana Iruñean eta Ortuellan arituz ostiralez zein larunbatez. Iruñeko sarrerak dagoeneko salgai daude Zentral aretoaren atari digitalean, eta salmenta abiada bizian doa. On line erosiz gero 18 euroko balioa izango dute. Egun berean 23 euro ordaindu beharko dira. Larunbatean, berriz, Ortuellako jaietan izango da banda, gaueko 23.30etatik aurrera Otxartaga plazan eta doako emanaldian.

2004 urtean sortu zen Lendakaris Muertos taldea Iruñea zaharrean. Punk ereserkiak, letra azidoak eta umore zorrotza dira Lendakarien musika menua, eta guzti hori zuzeneko bero eta eroez borobiltzen dute. Entsegu lokaleko musikarien arteko jolas bat bezala hasi taldea, eta egun gurean den punk banda garrantzitsu batean bilakatu dira, hogei urteko musika bidean argitaratu duten kantu xorta bakoitzarekin, eta eskaini dituzten ehunka emanaldiekin taldea handituz.

Euskal Herrian sarri aritzen dira zuzenean, eta Espainiar estatuko punk festibal eta areto gehienak ezagutzen dituzte. Argentinan, Ekuadorren, Txilen edota Kolonbian aritu dira kontzertu biran, taldearen sona mundura zabalduz. Asteburu honetan etxean ariko dira, eta ‘Mucho asco (casi) todo’ lana taularatuko dute taldearen betiko kantu klasikoekin batera.

Egun boskote bezala taularatzen dira, azken urteetako Aitor Ibarretxe (ahots nagusia), Jokin Garaikoetxea (baxua), Potxeta Ardanza (bateria) eta Ivan Karmona (gitarra eta azpi-ahotsa) musikariei Asier Aguirre (gitarra eta azpi-ahotsa) gehituz, urteak atzera taldeko sortzaile izandakoa berriz ere taldera batzean.

Kokapena

Otxartaga plaza
Otxartaga plaza
Ortuella. Bizkaia

Loturak