Liburuekiko maitasuna izango da Zabalibururen 5. edizioaren haria

Data

26.04.13 - 26.04.23

Lekua

Araba - Gasteiz

Elena Odrizola ilustratzaile donostiarra.
Elena Odrizola ilustratzaile donostiarra. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Bueltan da Zabaliburu Liburu eta Irakurketa Jaialdia, eta aurtengoa 5. edizioa izango da, ‘Irakurmindu zaitez’ lelopean. Oraingoan, programazio osoaren haria liburuekiko maitasuna izango da. Programazioa apirilaren 13tik 23ra egingo da, askotariko jarduerekin, eta azoka egingo da hilaren 18an, larunbatean.

Zabalgana gizarte-etxeak eta Zabaliburu auzoko elkarteak antolatutako jaialdia da eta hitzaldiak, liburu-aurkezpenak, mahai-inguruak, antzerkia, irakurketa-tailerra, irakurketa-maratoia eta baita musika-saio bat ere izango dira. Nabarmentzekoa da, adibidez, jaialdiak Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena ospatzeko egingo duen ekarpena. Hala, hilaren 17an, Antonio Manuelen “Flamenco. Arqueología de lo jondo” liburua eta Pepe Tarantoren kopla baten bertsio berria aurkeztuko dituzte. Kopla hori 1976an Gasteizen gertatutako erailketen inguruan gitarra-jotzaileak sortutakoa da. Saioa ‘Memoria gara’ko Juan Ibarrondok dinamizatuko du.

Karmele Jaio idazle gasteiztarrak ere bere azken liburua aurkeztuko du (hilak 16). 

 

Kokapena

Zabalganako gizarte etxea

Gasteiz. Araba