Lisabö taldearen bira amaiera Jimmy Jazz aretoan
Data
25.03.14 - 25.03.14
Lekua
Araba - Gasteiz

Lisabö taldeak ‘Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte’ diskoaren birari amaiera emango dio Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Martxoaren 14an, ostiralez, izango da azken hitzordu berezi hau, eta gaualdia Inoren Ero Ni taldeak zabalduko du, giroa berotuz, azken dantza basatiari bide emanez. Sarrerak dagoeneko salgai daude aretoaren atari digitalean: aurrez 15 eurotan, eta agortzen ez badira, egun berean 18 eurotan. Emanaldi hau eskainiko eta gero, Lisabo taldea lozorroan sartuko da berriz, eta nork daki, hurrengo diskoa kaleratu arte izango den, eta betiko desagertuko den banda. Beraz, galdu ezineko gaualdia izango da honakoa.
Lisabö
1998 urtean sortu zen Lisabö taldea Irunen hirukote bezala, eta gerora, taldekide aldaketa eta medio egungo seikotera. Euskal Herrian ez ezik, taldearen soa handia izan da gure mugetatik kanpo, askok ‘kultuzko’ talde bezala izendatu izan dutelarik banda.
Urte hauetan guztietan diskografia oparoa batu du bandak, 2002 urteko ‘Ezarian’ disko mitikotik, azken urteetan argitaratu dituzten bi lanetara. Izan ere, 2018 urteko ‘Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen’ diskoaren segida bezala ulertu behar da ‘Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte’ estudioko azken lana. Biniloaren diseinu lanak segida izateaz gain, musikalki ere parametro antzekotan dator grabaketa. Taldeak haserako post hardcore doinuei eusten dio azken lan hauetan, baino badira intentsitate eta atmosfera aldaketa berriak bertan.
Bi urtez han-hemenka kontzertuak eskaini eta gero, taldeak azken emanaldia eskainiko du Jimmy Jazz aretoan. Agertokira, Eneko Aranzasti (bateria), Sergio Gonzalez (bateria), Karlos Osinaga (gitarra eta ahotsak), Jabi Manterola (gitarra eta ahotsak), Xabi Zabala (baxua), eta Borja Tobal (baxua) igoko dira, seikote bezala azken saioa emateko, eta bide batez Martxel Mariskalek idatzitako hitzak musikatzeko. Intentsitate handiko emanaldia izango da, Lisabö taldearen zuzeneko guztiak bezala.
Inoren Ero Ni
Emanaldia Inoren Ero Ni taldeak zabalduko du, Bide Huts zigiluko beste talde mitiko bat! 2002 urtetik martxan etenik gabeko bidea osatu dute, beraien erritmora, zuzenekoak eta diskoa tartekatuz. Sailkatu ezineko musika da beraiena, non post hardcoretik abiatuta, eragin koktelera arriskutsuan, Free Jazz erara definitzen dituzten doinuak. Taldearen estudioko azken emaitza 2019 urteko ‘Il Cercatore Di Perle’ diskoa izan zen, eta dagoeneko ari dira kantu berriak zirriborratzen entsegu lokalean. Musika bidea errepasatuko dute Gasteizko zuzenekoan.
Kokapena
Jimmy Jazz aretoa
Coronacion Virjen Blanca
Gasteiz. Araba