‘Litologika’, Mañariako iragan industriala naturara ekarria

Data

26.09.24 - 28.09.24

Lekua

Bizkaia - Mañaria

Erakusketaren irudi bat.
Erakusketaren irudi bat. (ANGURRETA )

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistak Mañariako iragan industrialaren eta naturaren arteko lotura aztertu dute herriko harrobi zaharrean egin duten interbentzioan. Angurreta Harrobia Arte Espazioan, naturak higatu eta moldatuko dituen Bizkaian erauzitako hiru harri bloke ezarri dituzte.

Urkiolako parke naturalaren magalean kokatzen da Angurreta Harrobia Arte Espazioa, Mañariako marmol harrobi zaharrean, zehazki. Datozen bi urteetan Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten esku-hartze eskultorikoa hartuko du.

Esku-hartzea bi urtez egongo da Mañariako marmol harrobi zaharrean. Bisitatzeko, aldez aurretik hitzordua adostu beharko da Angurreta Harrobia Arte Espazioarekin harremanetan jarriz.

Angurreta Harrobia Arte Espazioa Mañariako Aldebaraieta auzoan dago. 

Kokapena

Angurreta Harrobia Arte Espazioa
Aldebaraieta auzoa, 10A
Mañaria. Bizkaia