‘Logelan logale’ Euskadiko Orkestraren kantatak 1.000 haur bilduko ditu agertokian

Data

25.05.13 - 25.05.15

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Kantata iragartzen duen kartela.
Kantata iragartzen duen kartela. (EUSKADIKO ORKESTRA)

Euskadiko Orkestrak bere lehen haur kantata estreinatuko du euskaraz, Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan. Datorren astean da hitzordua. Bi emanaldi iragarri dituzte Donostiako Kursaal Auditorioan (maiatzak 13 eta maiatzak 14) eta hirugarrena maiatzaren 15ean Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Kontzertuak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude. Saio guztiak 12.00etan dira, eskola orduetan.

Urtebete baino gehiagoko lana dago proieituaren atzean. Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musika ditu.

«Kantata bat sortzea musika-ekitaldi garrantzitsua da, eragile asko biltzen dituena eta giza mobilizazio handia eskatzen duena. Euskadiko Orkestrarekin batera, Logelan logalen 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat arituko da. Abesbatzak, alde batetik, lau abesbatza pilotu izango ditu (Easo Gazte, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza, Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza eta Pasaia Txiki Abesbatza) eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 22 ikastetxetako ikasle-talde. Horiek guztiek Eva Ugalderen abesbatza koordinazioa eta zuzendaritza izan dute, eta ikastetxe parte-hartzaileetako irakasleek eta Amaia Zipitria pianojoleak osatu dute formakuntza lantaldea», azaldu dute.

‘Logelan logale’ obrak, gainera, Maria Goiricelayak diseinatutako proposamen eszenikoa izango du. Juanjo Oconek zuzenduko du orkestra eta Kepa Errasti abeslari eta aktorea izango da protagonista ipuinaren narratiban, protagonistak lorik egin ezin duen gau fantasiatsu batean gertatzen dena. Euskadiko Orkestrak lagunduko dio eszenatokian, baita haur abesbatza handiak ere eszenatokiak zein besaulki-patioan.

Musika Gela

Mikel Cañadak koordinatzen duen Euskadiko Orkestraren Musika Gelatik sortu zen ekimena, Europako ARTIS+. Artea, gizarteratzeko proiektuaren parte da eta gure lurralde ikastetxeetan kantu korala bultzatzeko helburua du. «antata honek Euskadi kantuaren bidez egituratzeko balioko du, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren lankidetzari esker», diote.

‘Logelan logale’ Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan aurkeztuko da, honako erakundeen lankidetzarekin: Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Gasteizko Udala, Kursaal Eszena eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea.

Ikastetxe parte hartzaileak: Aitxuri Herri Eskola (Zegama), Alegiako Eskola, Anoetako Herri Ikastola, Antoniano Ikastetxea (Zarautz), Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI (Irun), Egape Ikastola HLHI (Urnieta), Eguzkitza HLHI (Irun), Haztegi Ikastola (Legazpi), Imaz Bertsolaria HLHI (Altzo), Intxaurrondo Hegoa HLH (Donostia), Intxaurrondo Hegoa HLHI (Donostia), Intxaurrondo Ikastola (Donostia), Laskorain Ikastola (Tolosa), Mary Ward Ikastetxea (Donostia), San Andres HLHI (Ormaiztegi), San Benito Ikastola (Lazkao), San Martin HLHI (Errezil), Txalburu HLHI (Abaltzisketa), CEIP Luis Elejalde – Rogelia de Álvaro HLHI (Gasteiz), Errekabarri HLHI (Gasteiz), San Viator Ikastetxea (Gasteiz).
 
 



Kokapena

Kursaal
Zurriola, 1
Donostia. Gipuzkoa