Luisilloren azken emanaldia La Topadorarekin

Data

25.06.13 - 25.06.13

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Luisillo Kalandraka, La Topadora taldearekin zuzeneko emanaldi batean.
Luisillo Kalandraka, La Topadora taldearekin zuzeneko emanaldi batean. (GUILLERMO URKIJO)

La Topadora taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du ekainaren 13an Iruñeko Txantrea auzoko Akelararre Kultur Elkartean. Taldearen sorreratik baxua jotzen ibili den Luisillo Kalandrakaren azken emanaldia izango da taldearekin, eta aitzakia horrekin ‘agur’ emanaldia prestatu dute etxe giroan eta lagunarteko musika festan. Kontzertua 20.30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. 

Luisillo

90. hamarkadaren hasieran hasi zen baxua jotzen Luisillo Kalandraka musikaria, bere garaian rock banda ezberdinetan arituz, eta hamarkadaren amaieran jauzi handi bat eman zuen Skalariak taldera batuta. Geroztik, etengabeko musika bidea osatu du, etenik gabeko bidean, batez ere Skalariak, Vendetta eta La Topadora taldeetan arituz, baino bestelako musika egitasmoei muzin egin gabe. Irribarrea beti ahoan, eta kuadrozko gonak soinuan, era berezi eta dotorean jo izan du baxua, nortasun handiz, musikaria eta tresna bat eginik ikuslegoaren gozamenerako. Musikalki askotariko erritmoetan aritu izan da, baxuak duen groovea lagun, jostari eta zirikatzaile beti. Estudioko hamabost disko baino gehiago grabatu ditu, eta kontaezinak izan dira eskaini dituen zuzenekoak, Euskal Herrian zein munduan zehar, Europa, Mexiko, Argentina edo Txile bisitatuz kontzertu biretan. La Topadoraren aroa amaitu da Luisillorentzat, baino seguraski izango ditu ideia berriak buruan. Leku berezia aukeratu dute emanaldi honetako, eta milaka wattio argi eta soinuko agertokiak alde batera utzi, eta Iruñeko Txantrea auzoko Akelarre Kultur Elkartean ariko dira, etxe giroan eta lagunez inguraturik. 

La Topadora

La Topadora taldeak aurrera jarraituko du, eta Luisillok dagoeneko badu bere ordezkoa. Carlos Ortiz ariko da lau sokak laztantzen aurrerantzean, eta Jabiero eta Jonekin batera osatuko du bandaren aro berria. Musika bidean bi disko kaleratu ditu La Topadorak, munduko musikak, ska, reggaea eta bestelako erritmoak jorratuz, kantu bero eta dantzagarrietan. Kantu berrien sorkuntzan ari dira egun, laster lan berria izango dena zirriborratzen.

Kokapena

Akelararre Kultur Elkartea
Lesaka kalea 7
Iruñea. Nafarroa

Loturak