Lukiek, Berriz herriko Hiltegixen
Data
26.02.14 - 26.02.14
Lekua
Bizkaia - Berriz

Berriz herriko Hiltegixe gaztetxeak 27 urte bete berri ditu, eta hori ospatzeko ekimen berezia prestatu da otsailaren 14rako. Egun osoko egitarauaren barnean, bazkaria, karro poteue eta zuzeneko emanaldiak antolatu dira, Inauteri giroko aldarrikapen eta festa egunean.
Musikari dagokionez, 22.00etan Lukiek taldea ariko da zuzenean, eta ondoren disko jartzaileak izango dira ordu txikiak bitartean.
Lukiek
Gure musika eszenako talderik ipurterreena izan daiteke Lukiek bizkaitarra. 2016 urtean Mungian sortuak, musika bidean estudioko hiru disko kaleratu dituzte, horietako azkena, 2025 urteko ekainean argia ikusi zuen ‘#3’ lana.
Josu Ximun (gitarra eta ahotsa), Antton Goikoetxea (baxua eta ahotsa) eta Christian Rodriguez (bateria) dira taldeko kideak, eta horrela taularatzen dira zuzenean, hiruko moduan. Musikalki 90eko hamarraldiko rock giroak lantzen dituzte, distortsio eta zarata handiko kantu melodikoak joz.
Batzuetan punk-rockera gerturatzen dira, besteetan grunge doinuei egiten diete keinu, baina, betiere, intentsitatea eta zikintasuna galdu gabe.
Hiltegixe
Euskal herriko gaztetxeen artean erreferentea da Berrizeko Hiltegixe gaztetxea. Herriko hiltegi zaharrean kokatua, zuzeneko musikari oso lotua izan den gune okupatua da honakoa, Durangaldean ezinbesteko lekua kontzertuez modu alternatiboan gozatzeko.
Urte hauetan guztietan gorabeherak izan dituzte kontzertu antolaketan, baino espazioa bertan egon da beti zarata atera nahi izan duenarentzako. Izan ere, Hiltegixek harreman estua izan du beti bertako musika taldeekin, eta Hyssopus, Worth It, Sei Urte edota Meison bezalako taldeentzako ezinbesteko musika eskola izan da.
Datozen hilabeteetarako kontzertu ugari iragarri ditu gune okupatuak, tartean Worth It taldearen agur emanaldia otsailaren amaieran, eta Zeker eta Añube taldeekin emanaldia martxoaren 6 gauean.
Kokapena
Hiltegixe
Hiltegixe
Berriz. Bizkaia