Maiatza Antifaxista jardunaldien barruan hainbat ekitaldi iragarri dituzte Oarso-Bidasoan

Data

25.04.30 - 25.05.30

Lekua

-

Hilabete osorako hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu da.
Hilabete osorako hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua prestatu da. (MAIATZA ANTIFAXISTA)

Maiatza Antifaxista jardunaldien barruan hainbat ekitaldi egingo dira datozen asteetan Oarso-Bidasoko hainbat herritan. Asteazken honetan Pasai San Pedron egingo den kantu-afariak hasiera emango dio egitarauari eta maiatzaren 30ean Gaztañon hitzaldi musikatu batek jarriko du puntu amaiera.

Hilabete osoan zehar, Lezo, Pasai San Pedro, Errenteria eta Irunen hitzaldiak izango dira, eta 17an, kontzertu antifaxista Errenteriako erabilera anitzeko gunean (Gaztañoko pilotalekua), Yakovlev 42, HellMugan eta Hoben taldeekin.

Jardunaldi hauen bidez, borroka antifaxistaren iragana eta oraina landu nahi dira, bereziki nazismoaren aurkako garaipenaren 80. urteurrena dela eta. «Gaur, inoiz baino gehiago, beharrezkoa dugu aktibatzea eta gure kaleetan, musikan eta baloreetan faxismoaren oldarraldia gelditzea», nabarmendu dute.

Apirilak 30: Triki poteoa eta kantu afari gorria (Antxeta herriko taberna – Pasai San Pedro). 15 euro.

Maiatzaren Lehena: Langilearen Nazioarteko Eguna

Maiatzak 2: ‘Los ojos de Eva’ liburuaren aurkezpena Andres G. Murillo idazlearen partehartzearekin (Txerrimuño – Lezo)

Maiatzak 3: ‘Los ojos de Eva’ liburuaren aurkezpena Andres G. Murillo idazlearen partehartzearekin (Hazia herriko taberna – Mosku/Irun).

Maiatzak 9: ‘Gerrak SESBera erbesteratutako haurrak, bizitzak eta elkartasuna’ Beñat Irasuegi Ibarrarekin (Landare Herriko Taberna – Errenteria).

Maiatzak 16: ‘Retos ante el fascismo. ¿Dónde nacen las alternativas?’ izenburupean hitzaldia Sasi Alejandre kazetariaren eskutik (Reina aretoa – Errenteria).

Maiatzak 17:  Faxismoaren aurkako kontzertua: Yakovlev 42, HellMugan, Hoben (Erabilera anitzeko gunea/Gaztañoko pilotalekua – Errenteria).


Maiatzak 27: ‘Ategorrietako sarraskia 1931-V-27’ izenburupean hitzaldia eskainiko du Josetxo Otegi historiagileak (Antxeta herriko taberna – Pasai San Pedro).

Maiatzak 30: ‘Euskal gatazkaren soinu-banda’ hitzaldi musikatua Lander Garciarekin (Gaztañoko auzo lokala – Orereta)

Egitarau osoa webgunean ikusi daiteke.

Kokapena



.