Maskak, Getarin eta Astigarragan

Data

26.08.28 - 26.08.29

Lekua

Gipuzkoa - Astigarraga

 ‘Ziklikoa’ diskoa aurkeztuko du Maskak zuzenean.
‘Ziklikoa’ diskoa aurkeztuko du Maskak zuzenean. (HAITIAN OLHAGARAY)

Astigarragan ‘Ilunabarrak Gobadarien parkean’ zikloa izan dute martxan uztaila eta abuztuan zehar herriko kultur aisialdia sustatu nahian, dozenaka kultur ekimen antolatuz udako hilabeteetan. Zuzeneko musikak presentzia handia izan du egitarau oparoaren barnean, eta bide horretan Abuztuaren 29 gauean Maskak taldearen kontzertua iragarri dute paraje ederrean. Emanaldia 22.00etan hasiko da, eta sartzea doakoa izango da. 

Maskak

2023 urtean sortu zen Maskak taldea Lapurdi eta Nafarroa Behereko lau musikariez osatua. Aurretik beste taldeetan ibilitakoak ziren guztiak, eta Maskak eratzearekin batera musika territorio berrietan murgildu nahi izan zuten, musika abentura berri bat martxan jartzearekin batera. Taldearen lehen diskoa 2024 urtean kaleratu zuten ‘Buruz buru’ izenpean, eta debuteko lan horri esker kontzertu ugari eskaini zituen laukoteak batez ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Musikalki pop rock giroko lana plazaratu zuen bandak, non ahots melodiak eta gitarra riff goxoak nagusi ziren kantu itsaskorretan. Kontzertu bira arrakastatsuaren ondoren taldea entsegu lokalean sartu zen disko berriaren kantuak zirriborratzera, eta bide horretan taldearen musikari norabide berria bat ematea izan zuten xede, . Horrela sortu ziren ‘Ziklikoa’ diskoko kantuak, non taldeak elektro munduan murgildu zen bestelako tresna eta giroetan barna, sustraiak galdu gabe, aurrera urrats bat eginez. Izan ere, melodia poperoak mantentzen diren aren, bigarren diskoak bestelako kolorea du. Sinteak, teklatuak, samplerrak, bateria padak eta bestelako tresna elektronikoak toki hartu dute konposaketetan, eta zuzenean emaitza dantzagarriagoa da, modernoagoa. Patxi Cazenave (ahotsa), Betti Albor (gitarra), Thomas Saragueta (bateria) eta Battit Etchart (teklatua) dira taldeko kideak, eta horrela taularatzen dira zuzeneko emanaldietan.

Larunbatean Getarin

Ostiralean, berriz, Lapurdiko Getarin ariko da banda zuzenean herriko besten barnean, eta honakoan Modus Operandi taldea izango dute agertokian lagun. Aurretik Punttu Kakotx elektrotxaranga ariko da kaleak girotzen eta gaualdia Straight In disko jartzaileekin amaituko da. 21.00etan hasiko dira kontzertuak karpa azpian, eta sarrerak 10 euroko balioa izango du. Egunean bertan eskuratu ahalko dira emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. 

Kokapena

Gobadarien parkea
Gobadarien parkea
Astigarraga. Gipuzkoa

Loturak

Maskak

Informazio zabalagoa