Metal Fabrika, Gernikan
Data
26.04.11 - 26.04.11
Lekua
Bizkaia - Gernika

Euskal Herrian metal musikak badu jarraitzailerik, eta ugariak dira urtean zehar antolatzen diren kontzertu eta jaialdiak. Gernikan, esaterako, Metal Fabrika kolektiboaren ekimenez antolatzen dira kontzertuak, Astra gunean egin ohi dituzten emanaldietan.
Izan ere, X. denboraldia martxan dute dagoeneko eta larunbat gauez ospatuko dute Prhymerial, Ancient Swttlers eta Down To Suffer taldeak batuko dituen jaialdian.
Musikalki deathmetala eta deathcorea nagusi izango dira gaualdian, eta Dj Welder arduratuko da jaialdia borobiltzen metal pintxadarekin. Sarrerak entradium plataforman eskura daitezke dagoeneko 10 euroen truke. Egunean bertan 12 euro ordaindu beharko dira Astrako sarreran.
Gaualdiko kartel burua Prhymerial taldea izango da. Girona hiritik datorren banda oldarkorra da eta death metal giroetara bideratzen dituzte euren doinuak. Teknikoki talde iaioa da, eta erloju baten antzera ongi olioztatuak dituzte kantuak. 2014 urtetik martxan ahots guturalak eta giro ilunak maite dituzte, eta Gernikan ‘Earth Wonderland’ diskoa aurkeztuko dute, 2025 urtean argia ikusi zuen estudioko azken emaitza.
Down To Suffer, berriz, Kantabriatik datoz eta, talde berria izan arren, taldekideek eskarmentu handia dute gitarra zorrotzetan Burning the Waves bezalako egitasmoetan. Deathcorea eta metalcorea jorratzen dituzte, eta eraginen artean Architects, Invent,Animate edo Oceans Ate Alaska aipatzen dituzte. Urteetako esperientzia dute, eta talde hasi berri baten ilusioa.
Bertako uzta
Ancient Swttlers taldea, azkenik, Euskal Herritik dator, Donostiatik. Musikalki death metal melodikoa dute maite, eta zuzeneko indartsuen bidez erakusten dute taldearen potentziala. Bost urteko bidean estudioko hiru disko argitaratu dituzte, grabaketa bakoitzean pauso sendoak emanez.
Urte hauetan guztietan aldaketak jasan dituzte eta egun Nia Creak eta Noelia Fernandez dira abeslariak nagusiak. Ancient Swttlers bandak ere disko berria aurkeztuko du Metal Fabrikaren gaualdi honetan, eta ‘Autumnus (Revisited)’ disko berriarekin batera bira berezia jarriko dute abian ‘Ai(n)tzina’ izenpean.
Biraren barnean Urt herriko Le Toaster gunea, Irungo Tunk aretoa, Donostiako Mogambo, Baionako Le Magneto eta Laudioko Durmgorri bisitatuko dituzte Fistule eta Meliora taldeekin batera apirila eta maiatzean.
Kokapena
Astra
Gernika. Bizkaia