Mocker's taldearen agurra Zaldibarren

Data

23.06.24 - 23.06.24

Lekua

Bizkaia - Zaldibar

Jon Garcia, Asier Elias  eta Ritxi Blanco dira eta izan dira Mocker’s.
Jon Garcia, Asier Elias eta Ritxi Blanco dira eta izan dira Mocker’s. (MOCKER'S)

Mocker's taldeak amaitutzat emango du bere musika bidea ekainaren 24 gauean. Zaldibar herriko gaztetxean izango da azken hitzordua, eta Durangoko taldearekin batera The Riff Truckers eta Dube taldeak ariko dira afitxean lagun, agurreko kontzerturako lagunarte onena. Hamarkada bateko musika bidea osatu du hirukoak, non diskoak eta kontzertuak tartekatu dituzten, ehunka kontzertu gogoangarri eskainiz bidean. Jon Garcia (baxua eta ahotsa), Asier Elias (bateria) eta Ritxi Blanco (gitarra) dira eta izan dira Mocker’s taldea sortu zen egunetik azken emanaldi honetara. Jaialdia gaueko 22.00etan hasiko da eta emanaldi berezi honetarako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko.

70eko hamarkadako rocka

Mocker's Durangaldean sorturiko Power-hiruko banda da bat. 70eko hamarkadako rocketik edaten dute, eta taldearen doinuetan presentzi handia dute giro psikodelikoak eta garapen handiko estrukturak. Musika bidean estudioko lau disko argitaratu dituzte eta taldearen garapena argi ikusi da grabaketa bakoitzean.

Debuteko ‘Percute Animas’ (2014) diskoarekin eman ziren ezagutara ume moko batzuk besterik ez zirenean. Norabide horretan egin zuten aurrera ‘Beats of Freedom’ (2017), lan dotorearekin, eta ‘Oreka Ahula’ (2019) diskoan euskarazko abestiek gora egin zuten, agian taldearen disko esanguratsuena argitaratuz. 2023 honetan argia ikusi du azkenik ‘Argi Egin’ estudioko azken emaitza, hogei kontzertuko bira burutu duten agur esan aurretik.

Ziklo amaiera

Taldekideek sare sozialetan iragarri dutenez emanaldi hau eskaini eta gero lozorroan sartuko da banda, itzulera gabeko data zehaztik gabe. Bidean, taldearen diskografia oparoa, eta eskaini dituzten ehunka emanaldi bizi eta izerditsu gertatuko dira. Azken emanaldia ere horrela izango da, taldea eta ikuslegoa bat eginik magikoa izango den gaualdian.

Kokapena

Gaztetxea
Gaztetxea
Zaldibar. Bizkaia

Loturak