Morgan, Jimmy Jazz aretoan
Data
26.02.14 - 26.02.14
Lekua
Araba - Gasteiz

Madril hiriko Morgan taldea Euskal Herrian izango da asteburu honetan, eta bide horretan kontzertua eskainiko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan larunbat gauez.
Bandak ‘Hotel Morgan’ diskoa dakar besapean, eta bira honen barnean gurean eskainiko duen azken emanaldia izango da, asteak atzera Bilbo, Donostia eta Iruñea bisitatu ondoren. Sarrera guztiak aurrez saldu dira, beraz, ez da aukerarik izango egun berean erosteko.
Morgan
Carolina de Juan musikariak jarri zuen abian Morgan egitasmoa 2012 urte inguruan barnean zituen kantuei bide emateko. Etxean egindako zirriborroak lagun musikarien artean zabaltzen hasi zen, eta horrela osatu zuen taldea, tartean Euskal Herriko Ekain Elortza (Sei Urte, Cobra...) batuz egitasmora.
Musikalki pop rock melodietan sakontzen dute nagusiki, eta folk eta amerikanaren zertzeladek ematen diote nortasuna egitasmoari, betiere, bluesa edo soulari muzin egin gabe. Guztiaren gainetik, edo guztiarekin batera, Carolina de Juan abeslariaren ahots izugarriak borobiltzen ditu kantuak, nahi duenean xuxurla goxoak landuz, eta kantuak eskatzen duenean ahotsa urratuz mugaraino.
Hamarkada bateko musika bidean estudioko lau disko kaleratu ditu bandak, bai eta ehunka emanaldi eskaini espainiar Estatuan zehar. Izan ere, diskoak disko, zuzeneko kontzertuetan egin da ezagun Morgan banda, gaualdi bakoitzean zaletuak batuz etengabean.
Horren adibide argia izan daiteke 2021 urtean argia ikusi zuen ‘Home (Live at Circo Place)’ zuzeneko diskoa. Bira honetan ‘Hotel Morgan’ diskoa aurkeztuko dute, 2025 urtean argia ikusi zuen taldearen estudioko azken lana.
Diskoa zuzenean taularatzea Carolina de Juan, Paco Lopez, Ekain Elorza eta David Schulthess igoko dira larunbatean Jimmy Jazz aretoko agertokira.
Kokapena
Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz
Gasteiz. Araba