Mozorrotruk azoka Tabakalerara itzuliko da
Data
26.02.05 - 26.02.14
Lekua
Gipuzkoa - Donostia
Donostiako Tabakaleraren Mozorrotruk azokak bigarren eskuko azokak mozorroak jarriko ditu berriz ere jendearen eskura ate joka datozen inauteriei begira. Otsailaren 5, 6, 7, 13 eta 14an, Tabakalerak, Emaus Gizarte Fundazioak eta Impact Hub Donostiak sustatutako ekimena da.
Bertaratzen direnek mozorro osoak, jantzi solteak, osagarriak eta erretalak aurkitu ahal izango dituzte, proposamen original eta jasangarriak sortzeko. Azoka mozorroak jasotzeko gunea ere izango da, dohaintzak edo mozorro-trukeak egin nahi dituztenentzat.
Gainera, josteko eta upcycling-a egiteko tailer irekia eta doakoa eskainiko da bi egunetan, konponketak egin edo mozorroak eraldatu behar dituztenei zuzenduta.
Tabakalerako 1. solairuan, Infopuntuaren aurrean, osteguna eta ostirala 5-6 eta 13-14an egingo da azoka, ordutegi honekin: 11.30-13.30.
Kokapena
Tabakalera
Donostia. Gipuzkoa