Musika, antzerkia eta Caravaggioren margolanak uztartzen dituen ikuskizuna

Data

25.05.08

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Plastizitate eta estetika ikusgarria du obrak.
Plastizitate eta estetika ikusgarria du obrak. (FUNDACIÓN JUAN MARCH)

Musika, antzerkia eta Caravaggioren margolanak uztartzen dituen ikuskizuna iragarri du Arriaga Antzokiak. Hitzordua ostegun honetan da, maiatzak 8 (19.30), Arriaga Antzokian. ‘Il lamento di Caravaggio’ kontzertu dramatizatua hartuko du, Ignacio Pregoren zuzendaritza artistikopean eta Carlos Mena kontratenorraren eta Tiento Nuovo orkestraren eskutik.

Aurtengo denboraldiko programazioan «ezkutuko harribitxi» gisa kalifikatu daiteke Arriagako arduradunen esanetan.

‘Il Lamento di Caravaggio’ kontzertu dramatizatua da. Antzerkiak eta musikak elkarri eskua ematen diote.« Artistak sinbiosi perfektu horretaz baliatzen dira pintore italiar handiaren koadroak birsortzeko, ikus-entzuleak esperientzia mistiko eta sentsorial batean bilduz. Aktoreak minimalismoz argiztatuz lortzen da garai horretako argi-ilun bereizgarria, eta argiztapen horrek, erakusteko baino gehiago, agerian jartzeko balio du. Argi zuriko halo xume batek giza gorputzaren inperfekzioak bustitzen ditu, haren esentzia erakutsiz», adierazi dute.

Carlos Mena kontratenorrak eta Tiento Nuovo orkestrak Biber-en, Schmelzer-en, Johann Michael Bach-en edo Rosenmüller-en musika bokal eta instrumentala interpretatzen dute. «Musika horrek bereizgarri hauek ditu: dramatismoa, adierazpen- intentsitatea eta stylus fantasticusaren berezko kontraste eta ustekabekoak; eta Caravaggio handiaren koadro ospetsuenetako batzuen denbora errealeko sorkuntza girotzen eta aberasten ditu, ikusmenetik haratago doan esanahia emanez. Ignacio Pregok bere gain hartzen du ikuskizun osoaren zuzendaritza artistikoa, bederatzi musikari bikain biltzen dituen Tiento Nuovo orkestra zuzentzeko organo positiboa jotzeaz gain», esan dute.

Teatri 35 taldeko Gaetano Cocciak, Francesco Ottavio De Santisek eta Antonella Parrellak eskainiko dute antzezpena. «Ikuskizunari egiten dioten ekarpenak, musikaren interpretazioarekin batera, edertasun eta dotoretasun handiko eszenak sortzen ditu», nabarmendu dute Arriagatik.

Salgai webgunean edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Kokapena

Arriaga Antzokia
Arriaga Plaza
Bilbo. Bizkaia