Naizpresidente, hiru kontzertu egun berean Pasaian
Data
26.07.04 - 26.07.04
Lekua
Gipuzkoa - Pasaia Donibane

Naizpresidente taldeak hiru emanaldi eskainiko ditu uztailaren 4an Pasaiako hiru leku ezberdinetan 'Pasaia Tour' lelopean. Izan ere bertan ditu sustraiak taldeak eta ekimen honekin hori aldarrikatu nahi izan du bandak, ekimen polita aurkeztuz zaletuen gozamenerako.
Eguerdian Pasai San Pedron arituko da taldea, 13.00etan hasiko den saioan Falkon tabernaren ondoko plazatxoan. Bigarren emanaldia 17.30etan izango da Pasai Antxon, herriko jaiak bete betean direla eta Ibaiondo kantinan. Hirugarrena, azkenik, Pasai Donibaneko Matxet kantinan izango da, 20.30etatik aurrera.
Hiru emanaldiak kalean izango dira, eta nola ez, hirurak doakoak.
Naizpresidente
Abentura ugaritan ibilitako lagunak batu dira Naizpresidente taldean. Izenari erreparatuz bi norabide argi ikusten dira, Naiz Roxa eta Vicepresidentes, eta azken finean bi taldeen batura dela esan daiteke, bi taldeetako musikariak elkartuz proposamen berrian. Matxet (Jousilouli, Anai Arrebak, Naiz Roxa, Sega Sound Killers…), Kanda (Neubat, Vicepresidentes...) eta Iban (Naiz Roxa) dira Naizpresidente taldeko kideak.
Guztiek musikan ibilbide luze bezain oparoa dute bizkar gainean, milaka kontzertu pilatuz 90. hamarkadatik gaur eguneraino. Agertokian hiru laguneko banda dira, bateria, teklatuak, sinteak eta gitarrak oholtzan, baino laukote moduan antolatuak daude Jota soinu teknikaria estudioan eta zuzeneko emanaldietan lagun.
Musikalki soinu basatietan kokatzen da Naizpresidente, Thrasharen gordintasuna, hardcorearen amorrua edota Stonerraren astuntasuna nahastuz zuzeneko bizietan. Gupidarik gabeko kantu azkar eta oldarkorrak jorratzen dituzte zuzeneko bortitzetan.
Bidean estudioko disko bakar bat kaleratu dute, taldearen izan bera daraman hamar kantuz osatua datorren lana. Diskoak disko, kontzertuetan egiten du eztanda taldeak, eta uztailaren 4an hiru aldiz taularatuko dira hori erakusteko.
UZTAILAK 4 - PASAIA TOUR
13.00 Pasai San Pedro - Falkon taberna
17.30 Pasai Antxo - Ibaiondo kantina
20.30 Pasai Donibane - Matxet kantina
Kokapena
Txiringito Matxet
Txiringuito Matxet
Pasaia Donibane. Gipuzkoa