‘New Worlds’, musika, literatura eta poesia uztartuko dituen gaua Bill Murrayren eskutik

Data

25.06.19

Lekua

-

Bill Murray eta Jan Vogler.
Bill Murray eta Jan Vogler. (ARRIAGA ANTZOKIA)

Bill Murray aktore eta komiko estatubatuar ezaguna Bilboko Arriaga antzokiko agertokian izango da ekainaren 19an. Jan Vogler biolontxelo jotzaile alemanarekin batera sortu duen ‘New Worlds’ proiektua aurkeztuko du bertan.

Musika, literatura eta poesia uztartzen ditu ikuskizunak. Mira Wang biolinista eta Vanessa Perez pianista lagun izango dituzte.

Bill Murrayk ingelesez antzeztuko du. Emanaldia ingelesez jarraitzeko gai ez direnentzat, ikuskizunak goitituluak izango ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, aktoreak inprobisatutako ataletan izan ezik.

Bidaian elkar ezagutu

Bill Murrayk eta Jan Voglerrek bidaiatzen ezagutu zuten elkar, eta New Yorken egin ziren lagun. Bestearen mundu artistiko eta interesekiko jakinminak bultzatuta, aktoreak eta musikariak laster izan zuten proiektu batean elkarrekin lan egiteko ideia, eta 2017an mamitu zuten.

‘New Worlds’ ikuskizunean harremanetan jartzen dira artista ugarik AEBen eta Europaren artean eraikitako zubiak. Mark Twain, Ernest Hemingway, Walt Whitman, Leonard Bernstein, George Gershwin eta Norman Foster dira «AEBetan belaunaldiak markatu dituzten eta munduari mundu berriaren xarma, energia eta indar sortzailea erakutsi dioten itzal handiko ahotsetako batzuk».

«Hollywoodeko izarrak musika klasikoarekiko duen maitasuna duela gutxikoa da; hizkuntzaren arloan duen artea, aldiz, mugagabea. Beraz, sobera dira arrazoiak euren artearen bi maisu protagonista dituen musika handiaren eta literatura handiaren topaketa zoragarri horri gogo biziz itxaroteko», adierazi dute Arriagatik.

‘New Worlds’ ikuskizunerako sarrerak salgai daude 35 eta 69 euro artean,  webgunean eta antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Kokapena



.