‘Nor naizen baneki’, Axut! eta Artedramaren elkarlanaren emaitza berria

Data

25.10.17 - 25.11.20

Lekua

Luhuso - Luhuso

Antzezlanaren kartela.
Antzezlanaren kartela. (AXUT! ETA ARTEDRAMA)

Nor naizen baneki... Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutuko denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara? Hauxe da Axut! eta Artedrama antzerki konpainien elkarlanaren emaitza berria.

Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs dira idazleak. «Epopeia bat» da konpainiako kideen esanetan antzezlan berria. «Estetikoki monoteismotik askatuz eta historia garaikidearekin uztartuz» sortu dute. Muinean, galdera bat: ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?

Ximun Fuchsen zuzendaritzapean Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga igoko dira oholtzara. 

Philippe Ducou da lanaren koreografoa eta zuzendari laguntzailea. Musika Xabier Erkiziak sortu du.

2010etik datorren elkarlanaren aurreko emaitzak ‘Errautsak’, ‘Hamlet’, ’Francoren bilobari gutuna’, ‘Zaldin urdina’ eta ‘Hondamendia’  lan arrakastatsuak dira. Luhuson ostiral honetan ikusiko du argia eta urriaren 23tik 26ra Donostiako Gazteszenan eskainiko dute, ondorengo birari hasiera emanez. Azpeitia (azaroak 1), Bilbo (azaroak 5 eta 6), Barakaldo (azaroak 8), Baiona (azaroak 13 eta 14), Gasteiz (azaroak 20) dira lehenengo hitzorduak.

Donostiako sarrerak leihatilan eta online.

Kokapena

Luhuso
Luhuso
Luhuso. Luhuso