gernikako lekuek

Ostegunetik igandera, Gernikako Lekuek

Data

26.03.26 - 26.03.29

Lekua

Bizkaia - Gernika

Kilikik Janus Lester ordezkatuko du ostiral gaueko emanaldian.
Kilikik Janus Lester ordezkatuko du ostiral gaueko emanaldian. (OSOPOLITA)

Martxoren 25etik 29ra bitartean ospatuko da Gernikako Lekuek musika festibalaren XIV. edizioa. Urtero bezala egitarau ederra prestatu dute antolatzaileak, beste urte batez kaleko musikari eta aretoetako emanaldiei garrantzi emanez, makro-jaialdiak eta emanaldi erraldoiak nagusi diren aro honetan.

Guztira 30 emanalditik gora ikusteko aukera izango da ostegunetik igande gauera arte, musikalki askotariko doinuak eskaintzaz. Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnasoa, Astra gunea, Lizeo antzokia, edo herriko taberna ezberdinak izango dira aukeraturiko lekuak, eta Mourn, Janus Lester, Caballo Muerte, Xiberoots, Kolpeka, Aposapo edo Campamento Rumano zuzenean ariko diren taldeetako batzuk.

Egun guztietarako bonuak dagoeneko salgai daude, eta eguneko sarrerak ere izango dira hainbat emanaldietarako. Informazio osoa Gernikako Lekuek jaialdiaren atari digitalean eskura daiteke klik bakarrean.

Osteguna

18.55etan piztuko da suziria eta, txupinazoarekin batera, hasiera emango zaio Lekuek festibalaren aurten edizioari. Jarraian Segundo Olaeta banda sinfonikoaren txanda izango da Pasilekuan bertan, eta eguna Mourn taldearen emanaldiarekin amaituko da.

Iparragirre rock elkartean joko du Bartzelona hiriko bandak, indie pop giroetan datorren ‘Letra ligada’ diskoa aurkeztuz zuzeneko bizian. 

Ostirala

Ostiralerako egitarau ederra prestatu da. Arratsaldean tailerrak izango dira Pasilekuen eta Astran, eta Gotzon Hermosilla kazetariaren eskutik hitzaldia eta pintxada Zarata Records disko dendan. 

20.00etan Olaia Inziarte igoko da Lizeo Antzokiko agertokira ‘Zerrautsa’ diskoaren aurkezpen biraren barnean, eta ondoren Neguetxean, Aterpen, Legoien, Zeppelin eta Irrintzi tabernetan kontzertuak eta disko jartzaileen saioak izango dira bata bestearen atzetik.

21.00etan Kult Parnasoan jarraituko du musika festak Caballo Muerte eta Barrrk taldeen emanaldiekin, eta Astra gunean Katiuskak eta Kiliki ariko dira zuzenean Pelma & Luis disko jartzaileek borobilduko duten gaualdian. Hasera batean Janus Lester aritu behar zen emanaldian, baino osasun arazoak medio ezin izango du jo. Bere ordez, Kiliki eta bere banda ariko dira.

Larunbata 

Mahai inguru batek zabalduko du larunbateko egitaraua. Nando Cruz kazetariaren ‘Microfestivales y otros escenarios posibles’ liburua aitzakia hartuta solasaldia izango da Iparragirre rock elkartean.

Eguerdi partean Broken Brothers Brass banda eta Swing dantza taldeek kaleak hartuko dituzte, musika herriko kantoietara zabalduz. Arratsaldeak tabernetako musika pintxada eta kontzertuekin egingo du aurrera eta 18.00etan igoko da Akeer taldea gaztetxeko agertokira.

19.00etan, berriz, Kolpeka taldearen emanaldia iragarri da Ipar tabernien, eta jarraian Aposapo, Nestter Donuts eta Guadalupe Plata ariko dira Iparragirre rock elkartean. Larunbateko gaua ere Astran itxiko da, reggae eta ska zaporeko gaualdian, Xiberoots, Kingjelly eta Dj Rudelariren eskutik.

Igandea

Igandeko menua 12.00etan hasiko da Disko eta Arte Azoka martxan jartzearekin batera, eta berehala hasiko dira zuzenekoak Arrano tabernan eta Pasilekuen bertan T.A.P. eta Taghufi taldeen eskutik.

16.00 etan Gaizka Insuntzaren txanda izango da Aterpe tabernan, eta 18.00etan hasiko da Lekuek jaialdiren azken kontzertua. Campamento Rumano eta Sistema de Entretenimiento taldeak ariko dira zuzenean, eta etxeratzeko presarik ez dutenek Dj Lekuok musika jartzailearen saioaz goza dezakete igandea amaitu bitartean.

Beste behin ere, Lekuek festibalak argiki erakusten du gauzak egiteko bestelako moduak badirela, makro-jaialdi eta pirotekniaren garai hauetan, zuzeneko musika bertatik bertara senti eta bizi daitekeela erakutsiz, herriari bizia emanez, herriko lekuetatik.

Kokapena

Herriko areto uagrietan
Pasileku
Gernika. Bizkaia

Loturak

Lekuek