Palestinaren aldeko elkartasun kontzertua izango da Gasteizen maiatzaren 16an

Data

24.05.16 - 24.05.16

Lekua

Araba - Gasteiz

Besteak beste, La Furiak emanaldia eskainiko du Palestinaren aldeko kontzertuan Gasteizen.
Besteak beste, La Furiak emanaldia eskainiko du Palestinaren aldeko kontzertuan Gasteizen. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Datorren maiatzaren 16an, osteguna, Gasteizko Jimmy Jazz aretoak Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israelen erasoen ondorioz Gaza eta Zisjordaniak pairatzen duten krisi humanitarioa salatzeko kontzertu solidarioa hartuko du. Sarrerak 18 euroan erosi daitezke dagoeneko eta bildutako dirua genozidioaren biktimak laguntzeko eta erakundeentzat izago da.

‘Sanitarioak Palestinarekin’ plataformak antolatzen duen kontzertuan Amparo Sanchez, Chiki Lora, La Furia eta Iskanbila musikariak izango dira eta 20.00etan da hitzordua.

Kontzertuaren antolatzaileek ohar batean gogorarazi dutenez, «garbiketa etnikoa ez zen urriaren 7an hasi, duela 76 urte baino gehiago baizik, eta Estatu sionistaren okupazioak hamarkada askotan zehar itxaropenik gabe utzi ditu palestinarrak». «Pobrezian bizi dira, baliabiderik gabe eta armada eta kolonoen indarkeriaren menpe. Israelek planetako indarkeria instituzionalizatua eta teokrazia kolonialista kriminalena errepresentatzen ditu. Gertatutako pogromoak Palestinako herriaren desagerpenaren eragarpena dira. Estatu batek ere ez du Israelek baino mespretxu handiagorik erakutsi bakearen eta nazioarteko zuzenbidearen aurka», gaineratu dute.

«Palestinako askatasunaren aldeko oihua» izan nahi duen kontzerturako sarrera 18 euroan Jimmy Jazz aretoaren webgunean (jimmyjazzgasteiz.com) dagoeneko salgai badago ere, 10 euroren truke 0. ilarako sarrera eskuratu daiteke, donazio moduan.

Kokapena

Jimmy Jazz aretoa
Coronacion de la Virgen Blanca kalea, 4
Gasteiz. Araba