‘Palestinaren mina’ kontzertua, Arraitz mendian

Data

25.03.22

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Zuzeneko emanaldia iragartzen duen kartela.
Zuzeneko emanaldia iragartzen duen kartela. (LORALDIA)

Loraldia festibalaren egitaraua aurrera doa. Larunbat honetan ‘Palestinaren mina’ kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da. Bilbo gainean dagoen Arraitz mendian da hitzordua 12.30etik aurrera, doan.

‘Palestinaren mina’, Juantxo Zeberiok berak Maddi Oihenartekin batera sortutako kantak eman dio izena zuzeneko saioari. Juantxo Zeberio pianoan, Maddi Oihenart ahotsan eta Miren Zeberio biolinean eta ravelan izango dira kontzertuan, naturaren erdian.

Kontzertura heltzeko bi bide izango dira. Lehenegoa oinez. 10.00etan hasiko da San Mamesetik ‘Goroldiorik ez’ izeneko ibilbidea, Piszifaktoria sormen lantegiko kideek gidatuta. San Mamesetik abiatuko eta Basurton gora, Mazustegi zeharkatuko da. Bidaia dramatiizatua izango da Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Ayllonen eskutik. «Oinekin egiten den memoria ariketa da, etorkizunera bidaiatzeko», diote antolatzaileek.

Autoz iritsi nahi dutenek ere badute aukera. Arraitz auzora doan errepidea Errekaldeko Betolaza auzotik abiatzen da. Estu-estua da eta mahasti artean igotzen da. «Arraitz auzoko parkinga handia da eta eskura jartzen du musika saioa», azaldu dute Loraldia jaialdiko kideek.

«Natura eta artea uztartzen dituen ibilaldi bat hiritik mendira, historia liburuetatik kanpo ahaztuta geratu diren Bilbo inguruko hainbat emakumeren memoria berreskuratzeko. Eta bidean aurrera nekaezin egiten ari diren beste hainbat emakume gazteren ahotsak ezagutzeko. Ibili gabiltzan bitartean, goroldioak ez gaituelako jango», gaineratu dute.

Kokapena

San Mames
San Mames
Bilbo. Bizkaia