Pangea Pop eta Katu Bazka Baigorrin

Data

25.10.17 - 25.10.17

Lekua

Baxe-nafarroa - Baigorri

Pangea Pop taldea zuzeneko emanaldi batean.
Pangea Pop taldea zuzeneko emanaldi batean. (PANGEA POP)

MusikaZuzenean kontzertu bira aurrera doa, eta ostiral gauez Baigorriko Bixentainea ostatuan izango da hitzordua Basaizea elkartearen eskutik. 21.00etatik aurrera Pangea Pop eta Katu Bazka taldeak ariko dira bost euroen truke musikalki popa, power popa eta punk oldarkorrak bat egingo duten gaualdi beroan. Bidea egiten ari diren bi proposamen zuzenean ikusteko aukera paregabea izango da honakoan, Bixentainea ostatuaren goxotasunean.

Pangea Pop

Pangea Pop 2024an Donibane Garazi inguruan sortzen den musika egitasmoa da. Aurretik zenbait musika abenturetan arituak ziren musikariak, eta talde berriarekin indie rock koordenadetara bideratzen dituzte euren doinuak. Kantu melodikoak eta poperoak lantzen dituzte, nahi dutenean distortsio eta eremu zikinagoetan sakonduz. Lou Reed musikariak aipatzen zuen kantu bat egiteko ‘Hiru akorde eta egia’ besterik ez zirela behar, eta filosofia horri tiraka dator Pangea Pop. Egun, lehen diskoa izango dela lantzen ari da banda entsegu lokalean, eta bide batez, zuzenean kantuak probatzen han-hemenka. Eneko Zamponi (gitarra), Betti Albor (baxua), Txomin Iturriria (Bateria), Antton Larrandaburu (Ahotsak eta gitarra) eta Haize Karrikaburu (Teklatuak) dira Pangea Pop, nahiz eta Baigorriko emanaldian laukote eran ariko diren, Haize ez baita bertan izango lan kontuak medio.

Katu Bazka

Ez dira Katu, eta ez dira Bazka. Katu Bazka dira. Baxenafarroako Izturitzen dute entsegu lokala eta biko eran taularatzen dira formatu berezian. Punka dute abiapuntu, eta horretarako gitarra, baxua eta erritmo kutxa erabiltzen dituzte, ahots oldarkorrekin batera. Orain artean ez dute diskorik kaleratu, baino taldearen grabaketa bat ikus eta entzun daiteke Antxeta irratiaren ‘Ez gaude Konforme’ saioaren barnean. Gaztetasuna, indarra eta punk zorrotza, aurpegian muturreko bat bezain zuzena.

Kokapena

Bixentainea ostatua
17 Behereko Karrika
Baigorri. Baxe-nafarroa

Loturak