Panpin Orkesta, Lekuona fabrikan

Data

24.05.17 - 24.05.17

Lekua

Gipuzkoa - Erreneteria

Idoia Hernandez eta Herri Arte Eskolako orkestra
Idoia Hernandez eta Herri Arte Eskolako orkestra (HATXE)

Maiatzaren 17an, Panpin Orkesta ikuskizuna taularatuko Errenteriako Lekuona fabrikan. Idoia Hernandez “Hatxe” musikagileak abian jarritako ekimena da honakoa, bidean, bere ohiko banda, Errenteriako Herri Arte Eskolako orkestra eta zenbait gonbidatuekin osatuz ikuskizuna. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta sarrerak on line eskura daitezke zazpi euroen truke www.errenteria.eus atari digitalean.

Hatxe

"Hatxe" bezala abiatu zuen bere musika bidea Idoia Hernandezek duela zortzi urte. Nerabe zela piano ikasketak egin zituen, eta hauek amaitzean alde batera utzi zuen tresna eta jarduna. Urte batzuk igaro behar izan ziren berriz ere grina pizteko, eta bestelako giroetan ekin zion piano zahar batekin doinuak sortzeari. Horrela iritsi ziren zuzeneko emanaldiak lehenik, eta horrela sortu zen ere debuteko diskoa 2019 urtean. Hurrengo pausoa banda osatzea izan zen, eta formatu horretan grabatu zuen 'Panpin hautsien dantza' lana, Mukuru kolektiboaren zigilu pean. Disko berriarekin zuzeneko emanaldiak areagotu ziren, eta bira lana aurkezteko bira amaitzean erronka berrietan murgildu da Idoia Hernandez.

Panpin Orkestra

Bere musika bidean beste pauso bat eman, eta Panpin Orkestra egitasmoa jarri du martxan musikariak, bere bidean egindako kantu sorta bat orkestra moduan landu eta zuzeneko berezian taularatzeko Sergio Zapirain zuzendariaren gidaritzapean.

Emanaldian bere ohiko kideak izango ditu lagun, eta bide horretan Peru Galbete (ahotsa), Jurdana Otxoa (biolin solista) eta Itsaso Etxebeste (baxu elektrikoa) musikariek osatuko dute bandaren bizkar hezurra. Hauekin batera Herri Arte Eskolako hari orkestrak hartuko du parte, 20 laguneko lan taldeaz. Emanaldian gonbidatuak izango dira, eta Sihara Nuño eta Alexia Papantchev poetez gain, Errenteriako Emakumeen etxeko kantu taldea ariko da ere.

Kokapena

Lekuona fabrika
Lekuona fabrika
Erreneteria. Gipuzkoa

Loturak