Pantxoa eta Peio, ASKE jaialdiaren biharamunean

Data

26.12.26 - 26.12.27

Lekua

Nafarroa - Atarrabia

Pantxoak eta Peiok urtarrilean eskainiko dituzte haien azken bi emanaldiak BECen. Azken hilabeteotan haien ibilbidean garrantzitsuak izan diren herri eta hiriak bisitatu dituzte berriz ere. 

Azken emanaldiei ekin aurretik, baina, bikote lapurtarrak haien bozgorailu eta musikarekin ekarpena egiteko azken alea jarri nahi dute. Hori dela eta, presoen aldeko azken kontzertua eskainiko dute abenduaren 27an Atarrabian. 

Bezperan, abenduaren 26an, ASKE jaialdia hartuko du Atarrabiak eta, iragarri dutenez, Ketekalles, Latzen, Maruxak, Belako, Bull Brigade eta La Txama ere izango dira jaialdiaren bigarren edizio honetan. Sarrerak salgai daude, 40 euroan. 

Pantxoa eta Peioren sarrerak urriak 26an, 14.00etan, egongo dira salgai www.askejaialdia.eus webgunean. Sarrera orokorrak 30€-ko prezioa du, baina hainbat eskaintza ere izango dira. Alde batetik, bono bikoitz bat eskainiko da 60€-ren truke larunbateko Aske jaialdirako eta igandeko kontzertuen sarrerak barnebiltzen dituena. Horrez gain, aurrez Askeko sarrera erosi duenak prezio berezian, 20€-ren truke eskuratu ahal izango du Pantxoa eta Peio ikusteko sarrera, Askeko sarrerari gehigarria gehituz.

Kokapena

ASKE jaialdia

Atarrabia. Nafarroa