Patxi Bisquerten ‘Ombuaren itzala’ dokumentala herriz herri aurkezten ari da
Data
25.01.24 - 25.02.13
Lekua
Gipuzkoa - Ormaiztegi

‘Ombuaren itzala’ dokumentalean Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 - Rosario, 1910) bertsolariaren bizitzan sakondu Patxi Bisquert aktore eta zuzendariak. Joan den azaroaren 30ean Zizulkilgo elizan aurrestrenatu ondoren, herriz herri hainbat emanaldi egiten ari dira.
Esaterako, urtarrilaren 24an arratsaldeko 19.00etan proiektatuko da Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan, Patxi Bisquert zuzendari eta ekoizlea bertan dela. Otsailak 12an, Ermuako Lobiano jauregian (19.00etan) eta otsailak 13an, Mallabiako Kontzejuarran (19.00etan) ikusi ahal izango da.
Zinemagintzan batere ohikoa ez den proiektu bat da hau, finantziazioa lortzeko auzolan bat bultzatu baita: udalak, kultur-elkarteak, Ikastolen federakuntza, eta hezkuntza publikoko sarea inplikaturik ekoizpenean. Eta, aldi berean, proiektuari herri-atxikimendu zabala lortzeko asmoarekin. NAIZ errodajean izan zen joan den urteko uztailean.
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan
Bisquertek proiektua aurkeztu zuen Zumalakarregi museoan 2021ean ere. Ormaiztegiko museoak hasieratik babestu zuen proiektua. Gainera, museoak lantzen duen testuinguru historiko eta politikoaren isla da Otañoren pertsonaia.
Filmaren proiekziora gerturatzen direnek proiektua ekonomikoki laguntzeko aukera izango dute, sarreraren ordainketa (4 euro) euskal eta tokiko proiektu hau finantzatzera bideratuko baita. Auzolana lagundu nahi izanez gero, 10 sarrera sarrera erosi ahal izango da.
Otaño, euskal kulturaren ikonoa izatez gain, irakaslea, ferratzailea, kontu zaina, tabernaria, eta politika mailan foruzalea zen. Foruen desagertzearekin egoera politikoa aldatu zen Otañoren bizitzan eragin handia izanik. Filma 1889tik 1910era arte dago girotuta, Otañoren urte emankorrenak izan baitziren.
Kokapena
Zumalakarregi museoa
Ormaiztegi. Gipuzkoa